(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Iruñeko ‘Virgen del Camino’ Zentro Integratu Politeknikoaren 50. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du astelehena, 2011.eko otsailak 14

Txantrea auzoan kokatuta dago, eta 1961etik 50.000 pertsona baino gehiago trebatu ditu


Sanz Lehendakariak zentroaren 50. urteurreneko ospakizunean parte hartu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Iruñeko "Virgen del Camino" Zentro Integratu Politeknikoak antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu du gaur goizean, zentro horrek gaur egungo kokapenean, Txantrea auzoan, sortu zenetik 50. urteurrena bete baitu.

Ekitaldi horretan egon dira Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea; Elma Sáez Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, eta Nafarroako beste agintari batzuk.

6.100 metro koadro hartzen zituen zentroa 1961eko otsailean inauguratu zen Zapatagintza, Emokadura, Arte Grafikoak, Delineazioa eta Inprenta espezialitateekin. Irakaskuntza gehienbat egunekoa zen, baina gaueko txanda ere bazegoen.

1962an espezialitate hauek ezarri ziren: instalatzailea, bobina-egilea, doitzailea, fresatzailea, tornularia, arotzeria, ebanisteria, soldadura-txapa eta forjatzea-sarrailagintza; urtebete geroago, zentroak "zentro baimenduaren" kategoria lortu zuen eta "Virgen del Camino Lanbide Heziketako Zentro Sindikala" izena hartu zuen. Ikasleek ikasturte bakoitzaren amaieran azterketa gainditu behar zuten, Hezkuntza Ministerioaren menpeko Donostiako zentro ofizialeko irakasleek prestatuta.

1970ean "Virgen del Camino Lanbide Heziketako Institutua" izena hartu zuen eta ikasketak zabaldu zituen. Eta 1972an, Hezkuntzako Lege Orokorra indarrean jartzean, ofizialtza eta maisutza ikasketen ordez teknikari laguntzailearen tituluak (LH1) (LH2) ezarri diren. 1976an zentroak " zentro ofizialaren" kategoria lortu zuen eta 1985ean eraikin berria eraiki zen espazio eta zuzkidura gehiagorekin, Nafarroako Gobernuak finantzatuta. 1990an, institutuaren titulartasuna Nafarroako Gobernuaren eskuetara igaro zen, LOGSE indarrean sartu zen eta LHn erdiko zikloak eta goi-mailako zikloak sortu ziren.




Bisita zentroko instalazioetara. ( irudia handitu )

Hurrengo urteetan, zentroak erdi eta goi-mailako prestakuntza zikloen eskaintza zabaldu zuen. Eta 2005ean institutuaren zabalkuntza inauguratu zen.

Gaur egun Zentro Integratua da (prestakuntza eta espezializazio eskaintzak daude gazteentzat eta langileentzat), eta prestakuntza zikloak ditu lanbide familia hauetan: Elektrizitatea eta elektronika, Fabrikazio mekanikoa, Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua, Instalazioa eta mantenimendua eta Eraikuntza eta lan zibila. Era berean, hasierako lanbide-kualifikazioko programak ditu familia hauetan: Instalazioa eta mantenimendua, Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta elektronika eta Zientziak eta Ingeniaritza modalitateko prestatze-ikastaroa.

Datorren ikasturtean, 2011/2012, curriculum berriak ezarriko dira titulu hauetan: Ibilgailu automobilen elektromekanika (Ibilgailuen elektromekanikaren ordez); Eraikuntza proiektuak (Eraikuntza Proiektuen Garapena eta Aplikazioak izenekoaren ordez) eta Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak (Instalazio elektroteknikoen ordez).

Zentroan gaur egun 717 ikasle daude guztira. 2010/2011 ikasturtean erdi mailan 336 ikasle daude, eta goi mailan 265 ikasle. Zientzia eta Ingeniaritzako Prestakuntza Ikastaroan 60 ikasle daude, eta Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan, 56 ikasle.

Lanesku espezializatua

Sanz Lehendakariak mota honetako zentroen garrantzia azpimarratu du, Nafarroako garapen ekonomikoari begira: "60ko hamarkadan gure gizartea nekazaritza-gizartea izatetik industria-gizartea izatera igaro zen. Eta bide horretan LH zentroek funtsezko eginkizuna izan zuten. Enpresei behar zuten lanesku espezializatua eman zioten. Inoiz ez genuke gaur egungo garapen ekonomiko eta soziala izango 60ko hamarkadan eskaerari erantzuteko ezagutza-sistema egokia sortu ez bagenu."

Lehendakariak hitz emotiboak izan ditu Darwing Fernando Piedra gaztearen familiarentzat. Gaztea joan den abenduaren 26an desagertu zen eta ikastetxe honetako ikaslea zen.

Ospakizunen programa

Urteurrenari lotuta, zentroak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte osoan. Gaur ospatutako ekitaldi instituzionalaz eta agerian utzitako plakaz gain, jardunaldiak antolatu dira ikastetxeko ikaskuntzekin zerikusia duten sektoreetako enpresekin. Martxoaren 22an jardunaldia egingo da sektore elektrikoko enpresekin; martxoaren 24an, hotza-beroa sektoreko enpresekin; martxoaren 29an eraikuntza metalikoen eta soldadura enpresekin; martxoaren 30ean fabrikazio industrialeko enpresekin, eta apirilaren 5ean, automozioaren sektorekoekin.

Era berean, hezkuntza jarduerak aurreikusi dira. Apirilaren 7an, Civivox Condestablen, "LH berria" jardunaldia egingo da, eta horretan hizlari arituko dira José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria; Pedro González LHko eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; eta Jsé María Aracama SODENAko zuzendari nagusia. Maiatzaren 4an, Civivox Iturraman, Pedro Miguel Etxenique Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren 1988ko Asturiasko Printzea saridunak eta 1996ko Vianako Printzea saridunak hitz egingo du.

Maiatzaren 21ean hezkuntza-elkargoko langile ohien eguna ospatuko da. Hildako lankideak oroitzeko ekitaldia, aparteko klaustroa eta bazkaria egingo dira. Era berean, ekainaren 4an ikasle ohien eguna izango da, eta amaitzeko, urrian jardunaldi teknikoak programatu dira hitzaldiekin, materialen aurkezpenarekin eta produktuei buruzko informazioarekin.

Zentroaren lehenengo solairuko korridoreetan "Atzo eta gaur" erakusketa ikus daiteke, zentroaren hasierako argazki zaharrekin.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa