(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak AHTren lehenengo tarteen eskaintza apirilean egingo du
asteartea, 2011.eko otsailak 8

Estatuko Administrazio Orokorrarekin hitzarmenak sinatu eta hamar hilabete geroago Castejón-Alesbes 1. tartearen jendaurreko informazio aldia hasi da


Transcripción textual del video

Nafarrroako Aldizkari Ofizialean gaur, otsailak 8, Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen Castejón-Alesbes 1. tartearen oinarrizko proiektuaren jendaurreko informazio aldia hasi dela argitaratu da, hain zuzen ere, Estatuko Administrazio Orokorrarekin hitzarmenak sinatu eta hamar hilabete igaro ondoren.

Izapide horren bidez, aurretik ADIFek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) onetsitako oinarrizko proiektua jendaurrean jarri da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoaren ondoreetarako, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda biltzen duen dokumentazioa ere.

Abiadura Handiko Trena.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur, otsailak 8, Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen Castejón-Alesbes 1. tartearen oinarrizko proiektuaren jendaurreko informazio aldia hasi dela argitaratu da, hain zuzen ere, Estatuko Administrazio Orokorrarekin hitzarmenak sinatu eta hamar hilabete igaro ondoren.

Izapide horren bidez, aurretik ADIFek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) onetsitako oinarrizko proiektua jendaurrean jarri da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoaren ondoreetarako, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda biltzen duen dokumentazioa ere.

Informazio hori Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan, Korridorearen tarte honek ukitutako Udaletan (Valtierra, Cadreita eta Alesbes) eta Nafarroako Gobernuko Proiektuen Zerbitzuan (San Ignacio etorbidea, 3. zk., Iruñea) kontsultatu daiteke.

Jendaurreko informazio aldi honetan, 15 egun baliodun iraungo dituena, edozein pertsonak beharrezko datuak idatziz aurkeztu ahal izango ditu egindako akatsak zuzentzeko edo okupatu beharraren kontra agertzeko.

Proiektuen egoera

1. tartearen jendaurreko informazio aldia hasi denez, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proiektuen gaur egungo egoerari buruzko informazioa eman du gaur goizean. Hona hemen:

Castejón-Alesbes 1. tartea (14,7 km): tarte honen oinarrizko proiektuaren jendaurreko informazio aldia ireki da gaurtik, otsailak 8, otsailaren 25era. Aurreikuspenen arabera, martxoan behin betiko onetsiko da. Jarraian eraikitze proiektua idatziko da eta apirilaren hasieran onetsiko da. Une horretan, Nafarroako Gobernuak lanen eskaintza egiteko kasuan kasuko baimena emango du.

Alesbes-Erriberri 2. tartea (15 km): tarte honen oinarrizko proiektua joan den astetik ADIFen esku dago, behin-behinean onesteko. Horren ostean, kasuan kasuko jendaurreko informazio aldia hasiko da.

Erriberri-Tafalla 3. tartea (15 km): 3. tartearen oinarrizko proiektua nahiko aurreratuta dago eta ADIFera 15 egunetan gutxi gorabehera igorriko da.

Tafalla-Campanas (15,2 km) eta Campanas-Ezkirotz (10,2 km)) 4. eta 5. tarteak: proiekturik konplexuenak dira, lurzoruaren orografia eta ukitutako zerbitzuak kontuan hartuta, hiri-ingurua baita. Horrez gain, 5. tarteak beste konplexutasun bat du, Noaineko merkantzien geltokia etorkizunean UIC eta RENFE zabaleretara integratuko da eta.

Aurreikuspenen arabera, oinarrizko bi proiektu horiek bi hilabeteko epean gutxi gorabehera amaitu eta ADIFera behin betiko onesteko bidaliko dira, eta 1., 2. eta 3. tarteetako izapide berberak egingo dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Descripcion del proyecto Tramo1.doc
 proyectos TAV feb11.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa