Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan azken lau urteotan hilabete honetan egon den hazkunderik txikiena da, eta gainera, industrian langabeziak behera egin duela erakusten du
Emakumea lanean.
2011ko urtarrilaren amaieran, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurreko hilabetean baino 2.139 pertsona gehiago zeuden erregistratuta, eta langabeen kopuru osoa 45.150 pertsonakoa zen. Gorakada %4,97koa izan da, balio erlatiboetan. Espainian, langabeziak gora egin zuen autonomia-erkidego guztietan, Balearretan izan ezik, eta langabeen kopuru osoa 130.930 pertsonakoa izan zen (%3,19). Foru Komunitatean, langabeziak industrian baino ez zuen behera egin, 70 langabe gutxiago egon baitziren.
Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusiaren esanetan, langabeziak gora egin du batez ere zerbitzuen sektoreak izandako jokabidearengatik, langabeen %95,5 hartu baititu. Loreak gehitu duenez, 2.139 langabe gehiago egotea langabeziak azken lau urteotan urtarrilean izandako gorakadarik txikiena da. Krisia hasi zenetik, urtarrilean 2.190 langabetu gehiago egon ziren (%10,15) 2008an; 3.419 gehiago (%10,37) 2009an; eta 2.625 gehiago (%6,46) 2010ean. Nafarroako langabeziaren bilakaeraren segida historikoari erreparatuz, urtarrilean beti gora egiten duela ikus daiteke. Imelda Loreak industria sektorearen portaera ona nabarmendu du, 70 pertsonak lana aurkitzea krisiaren hasieratik urtarrilean izandako lehenengo beherakada baita, eta Nafarroan hilabete horretan 2004tik izandako beherakadarik handiena.
2010eko abenduarekin alderatuta, Nafarroan 1.872 langabe gehiago daude balio absolutuetan, hau da, %4,33. Espainian, azken urtean 182.510 langabe gehiago egon ziren, %4,51.
Sexuen arabera, aurreko hilabetearekin alderatuta, urtarrilean 213.175 emakume langabe zeuden, %7,59ko gorakada izanda, eta 21.975 gizon langabe, %2,35eko gorakada izanda. Adin taldeei erreparatuz, 5.107 25 urtetik beherakoak ziren, aurreko hilabetearekin alderatuta %7,27ko gorakada izanda, eta 40.043 25 urtetik gorakoak, %4,69ko gorakada izanda.
Lan-agentzien arabera, langabeziak gora egin du agentzia guztietan: Agoitzen (%8,50), Lizarran (%7,53), Donezteben (%7,35), Iruñean (%5,49), Lodosan (%4,95), Altsasun (%3,12), Tafallan (%3) eta Tuteran (%2,89).
Jarduera ekonomikoaren sektoreei begiratuz, langabeziak behera egin zuen industrian (70 pertsona lanean hasi ziren) eta gora egin zuen gainerako ekoizpen arloetan: nekazaritzan 31 langabe gehiago zeuden, eraikuntzan 21 gehiago, eta zerbitzuetan 2.043 gehiago; aurretik lanik ez zuen kolektiboaren kasuan 114 langabe gehiago egon ziren.
Azpisektoreen arabera, motorrezko ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioan, eraikinak egitean eta produktu metalikoen fabrikazioan langabeziak behera egin zuen, hauetan izan ezik: makinaria eta ekipoa, makinaria eta ekipoaren fabrikazioa, kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioa. Txikizkako merkataritzan gora egin du, motorrezko ibilgailuen eta motozikleten kasuan izan ezik, baita hurrengo hauetan ere: Administrazio Publikoa, Defentsa eta Derrigorrezko Gizarte Segurantza, zerbitzuak eraikinetarako eta lorezaintza jarduerak, gizarte-zerbitzuen jarduerak ostaturik gabe, jakien eta edarien zerbitzuak, laguntza egoitza-establezimenduetan, osasun jarduerak eta aurretik enplegurik ez zuten pertsonen artean.
Kontratu kopuruari dagokionez, urtarrilean Nafarroan 16.654 egin ziren guztira, hau da, abenduan baino 240 gehiago, %1,46 gora eginda. Espainian, kontratuen kopurua 1,1 milioikoa izan zen, abenduarekin alderatuta %6 behera eginez. Nafarroan, Aragoin, Balear uharteetan eta Galizian bakarrik egin zuen gora kontratuen kopuruak.
Urtarrilean, Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa 262.072 langilekoa izan zen. Nafarroako Gizarte Segurantzaren urteko bilakaerari erreparatuz, 1.832 afiliazio galdu dira, % -0,69. Espainian aldiz, 184.173 afiliazio galdu dira, hau da, %-1,05 egin du behera.