Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euskarabideak Parisko Expolangues hizkuntzen azokan parte hartuko du
asteazkena, 2011.eko otsailak 2
Azoka hizkuntza ikaskuntza eta eleaniztasuna sustatzeko sortu zuten, eta iaz 25.000 bisitari hartu zituzten
Expolangues hizkuntzen azokaren 29. edizioari gaur ekin diote, Parisen; hizkuntza arloko nazioarteko erakusketa garrantzitsuenetako bat da.
Beste behin, Nafarroako Gobernuak bat egin du ekitaldiarekin. Azoka hizkuntza ikaskuntza eta eleaniztasuna sustatzeko sortu zuten.
Irakaskuntza, itzulpengintza, hizkuntza egonaldi, argitalpen eta eskualde hizkuntzen arloko profesionalentzako topagunea izango da.
Iaz, azokan 25.000 bisitari eta 200 erakusketari hartu zituzten, 30 herrialdetako 80 hizkuntzen ordezkari gisa.
Aurten, arabiera da ohorezko gonbidatua, lema honekin:
"Arabiera:
mugarik gabeko hizkuntza"
Nafarroako Gobernuaren standa (I33) erakundeentzako eremuan jarri dute. Stand horretan foru erkidegoko kultura aberastasuna eta hizkuntza aniztasuna emango dituzte ezagutzera.
Helburu hori lortzeko, Euskarabideako ordezkariak joan dira Parisera; besteak beste, Nafarroako Gobernuak euskararen gainean egindako azken argitalpenen berri emango dute eta gure erkidegoko material turistikoa banatuko dute.
Azken urteetan hizkuntza turismoak garrantzi handia hartu du ekonomia bitarteko gisa; horregatik, erakusgai jarriko duten dokumentazioaren parte bat foru erkidegoko turismo aukerei buruzkoa izango da.