(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Lizarrara joan da, Ruako San Pedro eliza zaharberritzeko lanak ikustera ostirala, 2011.eko urtarrilak 14

Zehazki, estalkiak konpondu, fatxadak garbitu, finkatu eta zaharberritu eta barruko indusketa arkeologikoaren lehen fasea gauzatu dute


Jose Luis Franchez arkitektoa, Corpas kontseilaria, Sanz Lehendakaria, Begoña Ganuza, Ines Tabar eta Raimundo Zubillaga. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari, Miguel Sanz Sesma, Lizarrara joan da gaur goizean, Ruako San Pedro elizan egiten ari diren zaharberritze lanak ikustera; lan horiek Foru Gobernuak finantzatuko ditu eta Nafarroa 2012 Planean daude, bost milioi euroko aurrekontuarekin.

Bisitan parte hartu dute, baita ere, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasek, Kultura zuzendari nagusi Pedro Lozanok eta Lizarrako alkate Begoña Ganuzak.

Zaharberritze lanak 2009an hasi zituzten; zehazki, estalkiak konpontzen eta fatxadak garbitzen, finkatzen eta zaharberritzen hasi ziren, barrualdeari ekin aurretik.

Iaz Ruako San Pedroko kanpaiak jarri zituzten (Palentzian berritu ondoren), portada erromanikoa zaharberritu zuten eta barrualdean indusketa arkeologikoa egin zuten; indusketa hori dagoeneko amaituta dago: erdiko absidean kripta txiki bat aurkitu zuten, dokumentuen arabera Nafarroako mariskalena.

Aurten zola jarriko dute eta hormak eta bobedak konponduko dituzte. Horrez gain, berokuntza, elektrizitate eta argi instalazioak berritu, megafonia jarri, margotu eta altzariak aldatuko dituzte.

Estalkia eta fatxadak

Estalki eta fatxadetako lanak Construcciones Zubillaga enpresari esleitu zizkioten eta 2009an hasi zituzten.

Proiektuaren esleipen aurrekontua 1.735.146 eurokoa da; aurrekontu horretan sartzen da, baita ere, kanpaiak garbitzea eta zaharberritzea. Estalkiko lanei esker, dagoeneko ez da euri urik sartzen. Horretarako, egurrezko egitura kendu eta egur laminatuzko beste bat jarri dute. Burualde hirukoitzeko estalkia silarriekin berreraiki dute. Halaber, elizako fatxadak garbitu, finkatu eta zaharberritu dituzte.

Sanz Lehendakaria, zaharberritutako portada erromanikoaren aurrean. ( irudia handitu )

Dorreko zazpi kanpaiak desmuntatu eta Palentziako Campanas Quintana SA kanpai tailerrera eraman dituzte, garbitu eta konpontzera, eta burdinazko kanpai-etxeen ordez egurrezko berri batzuk jarri dituzte.

Kanpaiei azaleko zikinkeria eta gorotza kendu dizkiete, presiopeko ura medio, eta gero arrabotaz leundu dituzte, modu mekanikoan. Besterik egin ez dietenez, denborarekin hartutako patinari eutsi diote.

Kanpaia multzoa heterogeneoa da: garai eta mota askotako elementuak dauzka.

Antzinatasunaren arabera, hiru multzo daude. Zaharrenen multzoan bi kanpai daude, bata letra gotiko nagusiduna eta beste epigrafiarik gabea; azken hori, apaingarrien eta profilaren arabera, XVI. mende ingurukoa da. Bigarren multzoan hiru kanpai daude, denak XVII. mendekoak; egindako urteak dauzkate jarria: 1637, 1639 eta 1655. Eta hirugarren multzoan bi kanpai nahiko berri daude, XIX. mendekoak.

Portada erromanikoko lanak

 

Portadako lanetarako 133.319 euroko aurrekontua dago. Obrak Sagarte SL enpresari esleitu zizkioten eta aurtengo bigarren seihilekoan amaituko dituzte. Lanak honako hauek dira, zehatz-mehatz: euri ura husteko arazoak konpontzea; pitzadurak kentzea, isurketarik eta euri uren garbiketarik gerta ez dadin; harriaren egitura hausten duten zementuzko berreraiketak eta kare-esneak kentzea; kohesio falta, material eta lauza txikien galera, bolumen galera, degradazio diferentziala, kolonizazio biologikoa, zolda beltza, gatz efloreszentziak, metalezko elementuen oxidazioa eta abar konpontzea.

Mariskalen kripta

Halaber, barrualdeko lanak amaitu dituzte (2010ean hasita): indusketa arkeologikoa egin eta parametroak garbitu eta aztertu dituzte. Lan horietarako aurrekontua 856.581 eurokoa zen. Indusketan, erdiko absidean kripta txiki bat aurkitu eta identifikatu zuten; dokumentuen arabera, Nafarroako mariskalen kripta da.

Horrez gain, bataiarria, ur bedeinkatuaren ontzia, presbiterioko aldarea, pulpituetako eskailera eta San Andres kaperako iparraldeko burdin langa desmuntatu eta lekuz aldatu dituzte. Orobat, sakristiako komuna, hegoaldeko ateko burdin langa eta korura heltzeko metalezko eskailera eraitsi dituzte. Eta azkenik, zaharberritu gabeko ondasun higigarriak babestu eta desinfektatu dituzte, besteak beste: San Andres kaperakoak, koru azpiko aulkiteria eta organoa, eta erdiko nabeko bi pulpituak eta ahots-itzulkinak.

Indusketa arkeologikoari dagokionez, behin elizako zorua altxatu ondoren, burualdetik ebanjelioaren eta sakristiaren alderainoko eremua induskatu dituzte, lehenbiziko fasean. Bigarren fasean erdiko nabea eta burualdeko erdiko absidea aztertuko dituzte. Azkenik, epistolako nabeko eta dagokion burualdeko absideko hondarrak aterako dituzte.

Esan bezala, indusketa hasi bezain laster Nafarroako mariskalen kripta aurkitu zuten, erdiko absidean, eta dokumentatuta dago. Principe de Viana aldizkarian argitaratutako Javier Aizpun Bobadilla idazlearen artikulu baten arabera, Ruako San Pedro elizako ehorzketa nagusiak sagrarioaren ondoan daude. XV. mendean, sagrarioa epistolaren alboan zegoen. Kaperaren erdian, aldarearen oinetan eta epistolako sagrariotik gertu errege batzuk daude lurperatuta. XV. mende amaieran edo XVI. mende hasieran, sagrarioa ebanjelioaren ondora eraman zuten eta han daude, sagrarioaren ondoan, erreinuko mariskalen familiako gorpuzkiak lurperatuta. 1542 inguruan, sagrarioa aldare nagusira eraman zuten eta, gero, 1552an, ordurako Gorteetako markes ziren Nafarroako mariskalen hilobia aldare nagusiaren oinetara eta, beraz, sagrarioaren ondora.

Lizarrako Ruako San Pedro eliza XII. mendean hasi ziren eraikitzen. Historia aldetik Santiago Bideari lotuta egon da eta monumentu historiko-artistiko izendatu zuten, 1931ko ekainaren 3ko Dekretua medio. Ruako San Pedro auzoko multzoko kultura ondasuna da, 1956ko azaroaren 23ko Dekretuaren arabera; eta Lizarrako multzo historikoko elementuetako bat da, apirilaren 29ko 92/2002 Foru Dekretuari jarraiki.



Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa