(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Quesos Larra, Erronkariko enpresa parkean jarri duten lehen industria enpresa asteartea, 2011.eko urtarrilak 11

Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro baino gehiagoko diru-laguntza eman die instalazio berriak jartzeko


Sanzberro, Aznarez eta Caballero

Begoña Sanzberro, Miguel Aznarez eta Javier Caballero, Quesos Larra enpresaren instalazioetan. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Quesos Larra enpresak Burgin jarri dituen instalazio berriak ikustera joan dira gaur; haiekin izan da Miguel Aznarez, enpresaren ordezkari gisa.

Erronkariko enpresa parkean jarri duten lehen industria da; industrialde hori Nafarroako Gobernuak sustatu du, Nasuinsa medio

Caballero lehendakariaren hitzetan, krisi ekonomiko bete-betean gauden honetan, enplegua finkatze eta bailarako biztanleei euste aldera inbertsioak egin nahi dituen jendearen ahalegina aintzatetsi eta baloratu beharra dago. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuaren izenean babesa eskaini die era horretako ekimenei.

Foru Gobernuak, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren bidez, 511.598 euroko diru-laguntza eman dizkio enpresari instalazio berrietan inbertitzeko (zenbateko horren %25, hau da, 127.899 euro, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak jarri du).

Zenbateko hori diruz lagundu zitekeen inbertsioaren %30 da, inbertsio osoa 1,7 milioi eurokoa baita. Gainera, Nafarroako Gobernuak 27.462 euro eman dizkio enpresari, 25 urte baino gehiagoan.
Exterior de la empresa Quesos Larra

Quesos Larra enpresaren instalazio berriak, Erronkariko enpresa parkean. ( irudia handitu )

Quesos Larra enpresan Erronkariko jatorri deitura duten gaztak egiten dituzte artisau erara, 1985etik.

Orain arte familiako etxearen beheko solairuan eta beste lokal batzuetan aritu dira lanean. Baina instalazioak moldatu behar izan dituzte, ekoizpenak gora egin duelako, kalitatearen eta elikagaien segurtasunaren gaineko lege berriak bete behar dituztelako, produktu sorta handitu dutelako eta, horrez gain, gastuak arrazionalizatzeko.

Eraikin berria egiteko 1,9 milioi euro inguru inbertitu dituzte (BEZ gabe).

Eraikinak 1.200 metro koadro eta alboetan bi higiezin dauzka: 900 metro koadro inguruko nabe bat eta 300 metro koadro inguruko bulego bat, bi solairutan banatua. Enpresak bederatzi langile dauzka eta urtean 90.000 kilo gazta egiten ditu, gutxi gorabehera. Egin dituzten zenbatespenen arabera, bizpahiru urteetan ekoizpenak %20 egingo du gora, instalazio berriei esker gazta ekoizteko prozesu osoa eraikin bakar batean egingo dutelako eta makina berriak handiagoak eta aurreratuak direlako.

Erronkariko enpresa parkea Burgin dago; guztira 80.099 metro koadro dauzka eta horietatik 60.000 industria partzelei dagozkie.

Parkea Nafarroako Gobernuak sustatu du, Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoaren barruan. Planaren helburua da Pirinioak dinamizatzea, landa ekonomia bultzatuz eta dibertsifikatuz, irisgarritasun fisikoa hobetuz eta biztanleen bizi kalitatea bermatuz, besteak beste.

Maderas Valle del Roncal enpresa ere industrialde horretara eramango dute,

orain Burgiko herrigunean baitago. Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilean hartutako erabaki baten arabera, zerrategiak 1,1 milioi euroko diru-laguntza jasoko du 2010etik 2012ra (2,8 milioi euro inbertsioaren %40, hain zuzen). Instalazio berrietan hobekuntza teknikoak egingo dituzte, eta garrantzitsuena izango da zerrategiak behar duen beroa biomasa instalazio batean sortzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa