Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kultura eta Turismo Departamentua Bastidako eta Donapaleuko udalekin lanean ari da, baita Antzinako Nafarroaren Lagunen Elkartearekin ere
Nafarroa Behereko udalek eta elkarteek 2012rako kultur jardueren programa bat antolatuko dute, Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko bosgarren mendeurrena oroitze aldera.
Besteak beste, hitzaldiak, erakusketak eta argitalpenak egingo dituzte. Datorren urtean Navas de Tolosako gatazkaren zortzigarren mendeurrena ere oroituko dute.Batzordean baxenabartarrek beren ordezkariak dauzkate:
Donapaleuko alkatea, Jean Jacques Loustaudaudine, Behe Nafarroako udalen ordezkari gisa; Lucien Hurmic doktorea, Antzinako Nafarroaren Lagunen Elkarteko burua; Ricardo Saez, Renneseko Unibertsitateko irakaslea; eta Christian Desplat, Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateko irakaslea.