(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak Ikaskuntza Iraunkorraren Europako Programako Sari Nazionala jaso du

astelehena, 2010.eko abenduak 20

Catalán kontseilaria saria emateko ekitaldira joan da Madrilen, Erasmus eta Leonardo sariak jasoko dituzten bi nafar ikaslerekin batera


NHAGi, Xabier Armendárizi eta Román Lozanori Madrilen emandako sariak

Cardeñosa, Lozano, Catalán, Armendáriz, González eta Íñigo, sarien hartzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Pedro Cardeñosa Domingo Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneko (NHAG) zuzendariak Ikaskuntza Iraunkorraren Europako Programako Sari Nazionala jaso du astelehen honetan, zentroek edo erakundeek egindako Europako proiektuen kategorian. Entitateari Madrilen egindako ekitaldian eman diote saria, baita Nafarroako bi ikasleri ere, Xabier Armendáriz Arraiza iruindarrari (Erasmus Saria 2010) eta Román Lozano Fernández Castejóneko gazteari (Leonardo programaren 15 urteetan atzerrian egindako trebakuntza-egonaldirik onenari emandako saria).

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak saridunei lagundu die eta haien izenean hitz egin du. Foru Gobernuak ikasleen joan-etorriak sustatzen dituzten programen alde, herrialde desberdinetako ikaskuntza-zentroen arteko lankidetzaren alde eta hizkuntzen ikaskuntzaren alde egindako apustua nabarmendu du.

Ildo horretatik, Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtean Nafarroa ikasleen joan-etorriei dagokienez Espainiako lehenengo autonomia-erkidego moduan kokatzeko egindako ahalegina azpimarratu du, batez ere Lanbide Heziketako praktiken programa atzerriko enpresetan egiteko. Era berean, apustu hori Foru Komunitatearen nazioarteko proiekzioaren estrategia orokorraren barruan sartzen dela nabarmendu du, Nafarroa Nazioartekotzeko Planera bildua. Hain zuzen ere, Plan horren arabera, hezkuntza ardatza etorkizun hurbilean zain dugun mundu globalizatuan parte-hartze sozial eta ekonomikorako helburuak lortzeko tresna nagusia da.

Kontseilaria ekitaldi horretara Pedro González Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiarekin eta José María Iñigo Hezkuntza Departamentuko LH eta Enpresa arduradunarekin joan da. Sariak Madrilgo Mapfre Fundazioan IV. Konferentzia Nazional Tematikoaren eta Ikaskuntza Iraunkorraren Programa Balioztatzeko IV. Azokaren barruan eman dituzte.

Saridunak

NHAG Nafarroako Gobernuaren menpeko zentroa da, eta bertan ikasleei eta irakasleei zuzendutako trebakuntza programak eta hizkuntzen ikaskuntzarako metodologia berriak abian jartzen dira. Iazko ikasturtetik, Europako Hezkuntza Programen Organismo Autonomoak (EHPOA) sari nazionalak ematen dizkie irakasleen banakako mugikortasun modalitatean eta proiektuetan parte hartzen duten zentroen eta erakundeen modalitatean izandako eginera onei.

Erakunde horrek NHAGk Grundtig Ikaskuntza Elkarteetan eta Europako beste proiektu batzuetan parte hartzen izandako ibilbide luze eta emankorra aitortu du, batez ere toki mailan izan duen inpaktuarengatik eta hezkuntza sisteman izandako aplikazioarengatik, hizkuntzen arloko irakasleen trebakuntza eta berrikuntza linguistikoa hobetzeko.

Ekitaldi berean 2010eko Erasmus Saria Xabier Armendáriz gazte itsuari eman diote. Nafarroako Unibertsitate Publikoan LADE Internacionaleko ikaslea da, eta Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan pianoa eta musikologia ikasten ditu. Beste unibertsitate batzuetako 58 hautagairen artean hautatu dute. Armendárizek 22 urte ditu eta Iruñekoa da. LADEko hirugarren maila Paderbornen (Alemania) ikasi zuen 2009an. Armendárizek hizkuntzen alde duen interesari esker, maila handia du ingelesez, frantsesez eta alemanez. Horri esker, UPNAn LADEko Nazioarteko Taldean (elebiduna) sartu zen eta Ingalaterran eta Alemanian ikasketak egin zituen.

Bestalde, Román Lozanok Leonardo Saria lortu du programa honek bete dituen hamabost urteetan atzerrian izandako egonaldirik onenarengatik. Programa Europar Batasunak sortu zuen LHko ekimen erkidea ezartzeko europar esparruan. Román Lozanok, 2006an, hiru hilabeteko trebakuntza-egonaldia egin zuen Erresuma Batuko Unimaq Limited enpresan, hain zuzen ere, edarien latak egiten eta serigrafiatzen munduko liderra den enpresan, Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoan Merkataritza Kudeaketako eta Marketineko Goi mailako Teknikariaren ikasketak amaitu eta gero.

Lozanok Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako ‘Ibilbidea enplegu aukeretarantz’ proiektuaren bidez osatu zuen trebakuntza. Leonardo programa amaitzean, lanpostu finkoa lortu zuen praktikan egin zituen enpresan, eta gaur egun bertako merkataritza zuzendaria da. Lanpostu horri lotuta, bidaiak egin behar ditu, besteak beste, Brasilera, Estatu Batuetara, Hungariara, Alemaniara, Saudi Arabiara, Indonesiara, Txinara eta Malaysiara.

Hezkuntza Departamentuak urtero LHko ikasleen 200 praktika inguru sustatzen ditu Europar Batasuneko herrialdeetan, Espainiako autonomia-erkidego guztietako zifrarik handiena. Departamentuak 2009. urtean Mugikortasunerako Leonardo Kalitatearen Ziurtagiria lortu zuen, sariaren lehen edizioan, praktikak antolatzean, proiektuen kudeaketa ekonomiko eta adminsitratiboan eta atzerriko enpresak ikasleen profil profesionala eta trebakuntza helburuak kontuan hartuta modu egokian aukeratzerakoan erakutsitako zorroztasunarengatik.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa