(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planari esker 2.500 lanpostu sendotu dituzte aurtengo hirugarren hiruhilekoan astelehena, 2010.eko abenduak 20

Gaur onartu duten segimendu txostenaren arabera, guztira 1.326 milioi euro inbertitu dituzte


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroa 2012 Planean lehentasuna duten jardueren 9. segimendu txostena onartu du gaur, 2010eko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, hain zuzen.

Txostenaren arabera, guztira 1.326,3 milioi euro inbertitu dituzte: irailaren 30era arte aurreikusitako inbertsioaren %90 eta Planeko inbertsio osoaren %49. Gainera, hirugarren hiruhileko horretan 2.505 lanpostu sortu edo mantendu dituzte eta 120,5 milioi euroko inbertsio partziala egin dute.

Txostenean jaso dute Planean lehentasuna duten 93 jardueretatik 89, hau da, %96, martxan edo amaituta daudela.

Irailaren 30ean, 9 proiektu amaituta zeuden, horietatik bi hirugarren hiruhilekoan bukatuta: Corteseko eta Artaxonako industrialdeak, hain zuzen (dagoeneko abian daude). Martxan dauden proiektuei dagokienez, 64k inbertsioa egikaritu dute eta 16k aurretiko jarduerak egin dituzte, inbertsiorik gabe. Jarduerari ekiteko lau proiektu bakarrik geratzen dira. Alde horretatik, honako hauek dira nabarmentzekoak, besteak beste: Agoitzen hasi dituzte Bioerregaien Zentro Nazionaleko ingeniaritza lanak; Lekarozen enpresa, hezkuntza eta kultura parke bat eraikitzeko izapideak hasi dituzte; Tuteran epaitegiak jartzeko eraikin berriko obrak esleitu dituzte; Erron, Burgin eta Izizen enpresa eta zerbitzu zentro balioaniztunak eraikitzeko ideia lehiaketa ebatzi dute, Pirinioetako Planaren barruan.

Arloka, honela dago banatua 2010eko irailaren 30era arte egindako inbertsioa: minusbaliatuentzako eta adingabeentzako ekipamendua, 24.086.000 €; ospitaleak eta asistentzia zentroak, 30.526.000 €; hezkuntza, 51.219.000 €; zentro teknologikoak eta ikerketa aplikatuko zentroak, 62.080.000 €; kultura eta aisia, 93.130.000 €; ondare historiko eta artistikoa berreskuratzea, 22.939.000 €; administrazio eraikinak, 33.106.000 €; etxebizitza, 178.550.000 €; industrialdeak, 19.156.000 €; ingurumena eta lurraldearen antolamendua, 13.263.000 €; nekazaritza industria eta ureztaketa, 406.622.000 €; errepide sarea, 310.982.000 €; eta logistika, 80.652.000 €.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa