(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Enpresa Sektore Publikoa Antolatzeko eta Berregituratzeko Plana onartu du astelehena, 2010.eko abenduak 20

Plana abenduaren 16an onartu zuen CPEN erakundeak


Corporacion Publica Empresarial

Corporacion Publica Empresarial sozietatea sortu zuten eguna (2009ko azaroa).

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Enpresa Sektore Publikoa Antolatzeko eta Berregituratzeko Plana onartu du.

CPEN erakundeko sozietateak antolatzeko eta berregituratzeko proposamen bat da, eta sozietateak bateratzeko, xurgatzeko, banatzeko edo desegiteko neurriak ezarri dituzte.

Plana erakundeak berak onartu eta aurkeztu zuen abenduaren 16an. CPENek aurreikusi du enpresa publikoen kopuruak behera egingo duela, 38tik 13ra, eta, era horretan, urtero 28 milioi euro aurreztuko dituztela.

Enpresa publikoak gutxitzearen helburuak hauek dira: koordinazioa eta eraginkortasuna areagotzea; sozietateak Gobernuaren politika sektorialen arabera multzokatzea; kostuak murrizteko plan iraunkor bat gauzatzea; sozietate publiko guztien zeharkako funtzionamendua optimizatzea eta homogeneizatzea; eta gestio bateratuko bitartekoak eta eragiketak gutxitzea, zentralizatzea eta koordinatzea.

Kostuak gutxitzeari dagokionez, aurreikusi dute sozietate publikoen administrazio kontseiluetako kideen ordainsarietan aurreztuko dutela gehien (oraingo gastuen aldean, ehunekoetan), %60, hain zuzen. Portzentaje berbera aurreztuko dute, baita ere, nork bere erabilerarako errentamenduetan, lokalen errentak behera egingo baitu.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa