(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Hezkuntza Sariak eman dizkie ikasle, irakasle, zuzendari eta ikastegi nabarmenei asteartea, 2010.eko azaroak 23

Lehen edizio honetan hogei pertsona eta erakunde saritu dituzte


Agintariak eta sarituak

Sanz Lehendakaria agintari batzuekin eta Hezkuntza Sariak jaso dituztenekin ( irudia handitu )

Hezkuntza Sariak gaur arratsaldean eman dituzte Nafarroa Jauregian, Nafarroako gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, buru zela; sariak eman dizkiete, hain zuzen, foru erkidegoko ikasle, irakasle, zuzendari eta ikastegi nabarmenei.

Lehen edizio honetan, guztira hogei lagun eta erakunde saritu dituzte: sei ikasle, bost irakasle, hiru zuzendari eta sei ikastetxe.

Ekitaldia Gobernuaren egoitzako Tronu Aretoan egin dute, Nafarroaren Eguna dela eta antolatutako jarduera programaren barruan. Hara bertaratu dira, Sanz Lehendakariaz gain, Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, eta Nafarroako Eskola Kontseiluko burua, Teresa Ucar Echague.

Sarien helburua da Nafarroako hezkuntza sisteman parte hartzen duten pertsona eta erakundeak babestea eta gizartean egiten duten lana ezagutzera ematea.

Hala, funts publikoekin funtzionatzen duten unibertsitatez aparteko ikastetxeetan lan egin duten edo lanean ari diren agente nabarmenak saritu dituzte
.

 

Sarituak

Ikasleei dagokienez, derrigorrezko hezkuntzaz gaindi ikasten jarraitzeko ahalegin nabarmena egin duten ikasleak saritu dituzte, hau da, joan den ikasturtean DBH amaitu eta ikasturte honetan ikasten jarraitu duten ikasle nabarmenak.

Sarituak hauek dira: Irantzu Abad Aznarez, Jose Antonio Berrio Serrano, Javier Jimenez Leon, Jefferson Stalin Moya Carrera, Luis Pascual Aicua eta Carolina Uriz Malon.

Irakasleen mailan ibilbide profesional nabarmeneko irakasleak saritu dituzte (oraindik lanean jarraitzen dutenak edo 2009-2010ean erretiroa hartutakoak).

Hauek dira saria jaso duten irakasleak: Carmelo Arriazu Serrano (Tuterako ETI), Candido Eugui San Martin (Barañaingo Los Sauces ikastetxeko zuzendari ohia), Vicente Galbete Martinicorena (Felix Urabayen Helduentzako GHI), Esther Leza Ongay (Uxueko ikastetxe publikoa) eta Manuel Martin Martin (Corellako Jose Luis Arrese ikastetxe publikoa).

Zuzendariei dagokienez, saritu dituzte ikastetxean zuzendaritza lanean modu aktiboan eta ospe onez aritu diren irakasleak (oraindik lanean jarraitzen dutenak edo 2009-2010ean erretiroa hartutakoak).

Zehazki, Jose Maria Irazoqui Elgorriaga (Berako Toki Ona GHIko zuzendari ohia), Josu Reparaz Leiza

(Lizarrako Lizarra ikastola) eta Miguel Angel Zabalza Cruchaga (Iruñeko Navarro Villoslada GHIko zuzendari ohia) saritu dituzte.

Azkenik, ikastetxeen mailan, kalitatea, berdintasun eta gizarte kohesioa helburu dituzten ikastetxe eta institutuen ibilbidea aintzatetsi dute.

Saritu dituzte, hain zuzen, Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoa; Iruñeko Cuatrovientos GHI, Huarte GHI, Miravalles-El Redín ikastetxea eta San Jorge ikastetxe publikoa; eta Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolak.

Epaimahaikideak izan dira Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jimenez (epaimahaiburua), Nafarroako Eskola Kontseiluko burua, zuzendari elkarteen ordezkari bat, Hezkuntza kontseilariak izendatutako bi pertsona ospetsu, eta Gurasoen Mahaiko bi ordezkari.

Ekitaldian musika ere entzun dute, honako hauen eskutik: Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko abesbatza (A. Zanardiniren "Canto Autunnale") Nafarroako Kontserbatorio Nagusiko Ganbera Musikako Gela (Kate Amosen "Catland: the land of enchantment" eta Joseph Horovitzen "Scherzando", jazz suitea). Nafarroako Dantza Eskolak, gainera, koreografia bat egin du (Cristina Alvarezen "Ten cuidado").

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del Presidente Miguel Sanz
Relación de premiados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa