Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasunari lotutako jakintza zientifikoa sustatuko dute
Kutz kontseilaria Institutua sortu duten enpresetako nagusi eta ordezkariekin.
(
irudia handitu
)
Osasun Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua eratu dute formalki, osasunarekin eta herritarrek dauzkaten gaixotasunen tratamenduarekin zerikusia daukan jakintza zientifikoa sustatze aldera.
Ekitaldi formala Nafarroako Jauregian egin dute eta Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, parte hartu du. Kontseilariak esan du sektore publikoa eta pribatua elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela osasun arloan ikertzaile taldeak sortzeko.Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua hainbat enpresak sortu dute, horietako batzuk osasun sektorekoak: CINFA, 3P Biopharmaceuticals, Teknovas eta Digna Biotech, adibidez. Beste sortzaileetako batzuk dira, baita ere, Banco Santander, Nafarroako Kutxa, Rural Kutxa eta Vegamayor.
Proiektuaren asmoa da bitartekoak lortzea, elkarlanean aritzea, ikerketa sustatzea eta talentua erakartzea. Hori guztia ikerketa bikainak egiteko, gaixoen onerako eta herritarren osasun arazoak konpontzeko.
Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan I+G+B jarduera erraztu eta sustatuko du, baita biomedikuntzaren eta osasun zientzien arloan I+G+B helburuak dauzkaten erakunde publiko eta pribatuetako bikaintasun taldeekin elkarlanean aritzea ere, diziplina anitzeko taldeak osatuta.
Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua sortu dute Nafarroako ekonomia garapenerako eredu berriaren (Moderna Planaren) barruan. Eredu horren arabera eta gerora begira, osasun zerbitzuak eta biomedikuntza funtsezkoak dira Nafarroako ekonomian; horregatik, sektoreko enpresa sarea handitu egin behar da eta ikertzaile gehiago eta hobeak behar dira.
Gauzak horrela, Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren sorrera funtsezko aurrerapausoa da foru erkidegoan ikerketaren arloa garatzeko. Izan ere, foru erkidegoan gauzatzen diren proiektuak funtsak jasoko dituzte eta estatuko eta Europako bikaintasun sare zientifikoetan integratuko dira
.