Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Baloraziorik handiena izan duten faktoreak gogobetetzea, profesionalen adeitasuna eta etxeko laguntza dira
Ibarrolak eta Apezteguíak Lehen mailako Arretari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte.
(
irudia handitu
)
Inkestako galderak jarraian zehaztutako hamar faktoreen ingurukoak izan dira, jasotako puntuazioaren arabera ordenatuta, puntu gehien jaso dituenetik gutxien jaso dituenera:
Konfiantza-profesionaltasuna (medikuak eta erizainak emandako konfiantza eta segurtasuna; etxeko laguntza): 8.51.
Gogobetetze orokorra profesionalekin (medikua, erizaina, gizarte-langilea, administrazioko langileak): 8.31.
Gogobetetze orokorra profesionalekin (medikua, erizaina, gizarte-langilea, administrazioko langileak): 8.31.
Informazioa-aholkua (osasun-arazoari buruz jasotako informazioa; administrazioko langileek emandako informazioa; medikuaren eta erizainaren aholkuak elikadurari, tabakoari, alkoholari, eta abarri buruz):
8.16.Adeitasuna eta enpatia (beharrizanei erantzuteko interesa, pazientearen arduren eta iritzien aldeko interesa, osasun langileek emandako tratua, profesionalen adeitasuna):
8.14.Denbora paziente bakoitzeko (medikuak gaixo bakoitzari eskainitako denbora):
7.88.Pertsonalizazioa (hurrengo kontsultetan mediku berak artatzeko bermea, pazienteak eskatzen duenean medikua aldatzeko erraztasuna):
7.78.Larrialdiko artapena (larrialdiko artapena zentroaren ohiko ordutegiaren barruan eta kanpoan):
7.64.Bizkortasuna eta puntualtasuna (denbora itxarongelan kontsultan sartu aurretik, izapideak ebazteko erraztasuna, arazoa bisita bakarrean ebazteko interesa):
7.46.Irisgarritasuna (artapen ordutegia, zentroarekin telefonoz harremanetan jartzeko erraztasuna, hitzordua lortzeko erraztasuna, itxaronaldia):
7.26.
Faktore bakoitzaren barruan, hurrengo hauek izan dira baloraziorik onena jaso duten alderdiak: gogobetetzea erizainarekin (8.74); erizainaren adeitasuna (8.69); medikuaren adeitasuna (8.68); etxeko laguntza (8.62) eta gogobetetzea medikuarekin (8.61). Horrez gain, beste alderdi batzuk baloratu dira, hala nola telefonoz harremanetan jartzeko erraztasuna (6.73), denbora itxarongelan (6,76) eta hitzordua lortzeko erraztasuna (7.10).
Inkesta 2009. urtearen amaieran egin zitzaien 9.100 pazienteri 26 osasun zentrotan (350 zentro bakoitzean). Aurreikuspenen arabera, 2010ean inkesta bera egingo da Nafarroako gainerako osasun-zentroetan. Helburu nagusia Lehen mailako Arretaren kalitatean hobetu beharreko alderdiak zehaztea da, eta horri esker Nafarroako herritarren gogobetetzea handituko da osasun zentroetan eta kontsultategietan.
Horretarako, osasun zentroetan ezartzen ari diren Hobekuntza Plana ere badago. Hori dela bide, telefonia sistema berriak ezarri dira, profesionalen agendak berrantolatu dira edo hizordua eskatzeko prozedura berriak finkatu dira.
Aipatzekoa da inkesta honen bidez lortu diren emaitzak argitaratu diren beste inkesta batzuetakoak baino hobeak direla, besteak beste Osasun Barometrokoak, urtero Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak herritarrei egiten dien iritzi inkesta. Gaur aurkeztutako inkestaren emaitzak zehatzagoak dira, galdera-sorta gehiago egin direlako eta osasun zentroetako erabiltzaileen lagina hautatu delako, eta ez herritarrak oro har. Modu horretan, inkesta honetan lortutako 8,05eko emaitza Osasun Barometroko gogobetetze orokorrari buruzko emaitza baino hobea da: 7.3 Espainian eta 7.7 Nafarroan.