Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Horren bidez, gaur egun partzuergoko entitate guztietako hondakinen bilketarako eta tratamendurako dagoen sistema finantzatuko da eta etxean eta erkidegoan konposta egitea sustatuko da
Nafarroako Hondakinen Partzuergoko zuzendaritza batzordeak, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria buru dela, 9,63 milioi euroko aurrekontua onetsi du 2011rako, gaur egun Nafarroa osorako homogeneoa den bilketa eta tratamendu sistema finantzatzeko.
Hondakinen Partzuergoaren zuzendaritza-batzordeak gaur goizean bilera izan du. Partzuergora Foru Komunitateko mankomunitate guztiak atxikita daude, Iruñerrikoa izan ezik. Partzuergoaren xedea da hondakin organiko guztiek Europako zuzentarauekin bat datorren tratamendua izatea. Horretarako, hondakinak Tuterako "·El Culebrete" biometanizazio plantara edo Cárcargo konpost plantara eramaten dira.
2011ko urtarrilean hiru transferentzia plantetatik bi abian jarriko dira (Erdialdea eta Pirinioak). Horri esker, zaborra trinkotu eta tratamendu-zentroetara eraman ahal izango da ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik kostu gutxiago izanda. Horrez gain, 2009. urtearen amaieratik Erribera Garaiko eta Sakanako deskargatze kaiak operatibo daude eta horien eginkizunak transferentzia planta batek dituenen antzekoak dira, baina neurri txikiagoan. Iparraldeko transferentzia estazioaren proiektua gaur egun ez dago sustatuta.
Aurrekontuaren banaketa
Partzuergoaren datorren urteko aurrekontuaren barruan, 0,9 milioi euro garraiora bideratuko dira, 5,2 milioi azken tratamendura, eta 0,3 milioi Zangozan eta Tafallan eraikitzen ari diren bi transferentzia plantak abian jartzeko eta mantzentzeko eginkizunetara. Horrez gain, etxean eta erkidegoan konposta egitea sentsibilizatzeko eta sustatzeko, 0,2 milioi euro baino gehiago bideratu dira.
Bestalde, gaur egindako bileran, Partzuergoak zerbitzu honen onuradunek ordaindu beharko dituzten tasak ere onetsi ditu. Familiek 44,50 euro urtean ordaindu beharko dute, eta industriek 55,62 euro. Modu horretan, entitateak 7,18 milioi euro bildu nahi ditu, hau da, Partzuergoak datorren urterako duen aurrekontuaren %75 gutxi gorabehera.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.