(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 32.000 euro eman ditu euskarazko kultura-jardueretarako eta web orrietarako osteguna, 2010.eko irailak 16

Aurten 49 entitatek jaso dituzte laguntzak


Euskarabideak 32.000 euroko laguntzak eman ditu aurten euskarazko kultura-jarduerak egiteko eta euskara interneten sustatzeko. Xabier Azanza Arbizu zuzendari kudeatzaileak 2010. urteari dagozkion laguntzak esleitzeko ebazpena sinatu zuen duela gutxi.

Kopuru horretatik 28.058 euro kultura-jarduerak euskaraz garatzen dituzten Nafarroako 37 entitateri eman zaizkie. Aurkeztutako eskaera guztiak onartu dira, bat izan ezik, azken horrek ez baitzituen betetzen deialdian ezarritako betekizunak.

Bestalde, 3.941 euro eman zaizkie Foru Komunitateko hamabi elkarteri egon dauden web orriak euskaraz sortzeko edo euskarara moldatzeko eta euskarazko atarien edukiak mantentzeko. Aurkeztutako eskaera guztiak onartu dira.

Emandako zenbatekoaren %50 deialdia ebatzi ondoren ematen da, proposatutako jarduerak kontratatzea errazteko. Kopuru horren gainerako %50 ekintza amaitzean emango da, Euskararen Garapenerako Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren.

Deialdian ezarritakoaren arabera, kultura-jarduerei emandako laguntzen xedea da Nafarroan irabazteko asmorik ez duten pertsonek edo elkarteek euskaraz antolatutako hitzaldiak, antzezlanak, zinema-proiekzioak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, bertsolarien jardunak, etab. finantzatzen laguntzea.

Horrez gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan (internet) euskararen agerpena sustatzeko diru-laguntzen bidez egon dagoen web orri bat sortzeko edo euskarara egokitzeko kostuaren %50 finantzatzen da, gehienez 500 euro emanda, eta egon dauden atarietako edukien mantenimenduaren %50, gehienez 300 euro emanda. Komunikabideak kanpoan geratzen dira, horretarako deialdi berezia baitago.

Dokumentazioa:
Ayudas a la realización de actividades culturales en euskera
Ayudas al fomento del euskera en las Tecnologías de la Información y la Comunicación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa