(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artista gazteek profesionalizatze programako laguntzak eska ditzakete Gazteria Departamentuan asteazkena, 2010.eko irailak 15

18 eta 35 urte bitarteko sortzaileek 2011n haien ibilbidean laguntzeko egiten dituzten jarduerengatik diru-laguntzak jasoko dituzte


Nafarroako Artista Gazteen Topaketetan 2008ko eta 2009ko edizioetan sariak jaso zituzten sortzaileek eta sormen artistikoaren esparruan proiekzioa erakusten dutenek Nafarroako Gazteria Institutuaren laguntza jasoko dute, hain zuzen ere, ibilbidea profesionalizatzeko programa eskainiko baitiete. Laguntza horietarako eskaerak datorren urriaren 3ra arte eskatu ahal izango dira.

Profesionalizatze programak 18 eta 35 urte bitarteko sortzaileen (banakoak edo kolektiboak) gaitasun artistikoak eskuratzeko edo hobetzeko balio duten jarduerak diruz lagunduko ditu, betiere, 2011n egiten badira. Deialdiaren objektu diren modalitate artistikoak arte eszenikoak, plastikoak, ikus-entzunezko sormena, literatura, diseinua, moda, zinema, dantza, teknologia berriak eta gaur egungo artearen barruan dauden bestelako modalitatek dira.

Bestalde, diruz laguntzeko moduko jarduerak mota askotakoak izan daitezke, betiere, artistak kultura eta arte sektorean heldutasuna lortzera bideratuta badaude. Modu horretan, laguntzak jaso ditzakete prestakuntza motako arte jarduerek, trukeek, arte egoitzetan egindako egonaldiek, sormen proiektuen garapenak, lanen edizioak edo artearen munduarekin lotutako enpresen sorrerak.

Interesdunek, eskaerarekin batera, curriculum artistikoa eta laguntza zein jarduerarako eskatu eta jarduera horren azalpen-memoria gehitu behar dute. Eskaerak egiteko hilabete izango dute, deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hau da, hilabete bat irailaren 3tik zenbatzen hasita. Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Nafarroako Gazteriaren Institutuan, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27. zenbakian, edo bide telematikotik, Gazteria Departamentuaren web orriaren bidez.

Laguntza horiek NGIk artista gazteen sustapenari mesede egiteko garatzen dituen jarduerak osatzen dituzte. Jarduera horiek, besteak beste,

Artista Gazteen Topaketak
, musika sustatzeko "Artistak Bidean" zirkuitua, Mugikortasun Sortzailearen Plana eta Sormenaren Enpresak Kudeatzeko Ikastaroa dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa