(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Gunean erradioterapiako espezialisten jardunaldiak antolatu dituzte asteazkena, 2010.eko irailak 15

Topaketaren bidez, tratamendu onkologikoetan erradiazioen intentsitatea modulatzeko teknika berriak aztertu nahi dira


Ospitale Guneko Erradiofisika Zerbitzua

Nafarroako Ospitale Guneko Erradiofisika Zerbitzuko langileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko Erradiofisika Zerbitzuak, Alemaniako PTW enpresarekin batera, jardunaldiak antolatu ditu, tratamendu erradioterapikoetan erradiazioen intentsitatea modulatzeko teknika berriak aztertze aldera. Bilerak ostegun eta ostiral honetan, irailak 16 eta 17, egingo dira, eta horietara Espainiako 34 ospitalerik garrantzitsuenetako espezialistak hurbilduko dira.

Erradiazioen intentsitatea modulatzea funtsezkoa da paziente onkologikoen tratamendu erradioterapikoak helburu egokiak lortu ditzan. Esparru horretan erabilitako teknikak gero eta konplexuagoak dira eta dosifikazio baliabide zehatzak behar dira tratamendua paziente zehatz bakoitzari egokitzeko. Intentsitate modulatuko teknikei esker, erradiazio sortak dosifikatu daitezke, onkologoak pazientearen irudi tomografikoen (scanner-ekoak) laguntzaz definitutako organismoaren inguruko bolumenera albait zehatzen egokitzeko. Teknika horrek ehun osasuntsuak ukitzea neurri handian murrizten du eta, horren ondorioz, erradiazioaren dosia handitu daiteke, eta horrela, sendatzeko probabilitatea handitu.

Teknika horiek kalitate kontrol zehatz eskatzen dute, bai tratamendu unitateek bai prozesuak berak. Nafarroako Ospitale Gunean, kontrol hori Erradiofisikako eta Babes Erradiologikoko Zerbitzuak egiten du. Zerbitzu horrek 2009an intentsitate modulatuko teknikak eta kasuan kasuko protokoloak abian jarri zituen. 2010ean, teknika hori ehun bat pazienterekin erabili da. Jardunaldietara bertaratzen direnek Nafarroako Ospitale Guneko Erradioterapia eraikina bisitatu ahal izango dute. Eraikin horretan elektroien hiru azeleragailu lineal daude (Varian Medical Systems), eta horiei esker intentsitate modulatuko tratamenduak aplikatu daitezke.

Erradiofisika osasun-espezialitatea da. Medikuntzan aplikatutako erradiazioak neurtu eta baloratzen ditu eta babes erradiologikoaren bidez osasun arloko langileak eta jendea oro har babestu nahi da erradiazio ionizatzaileek sortutako arriskuetatik. Nafarroako Ospitale Gunean, zerbitzu honetan hamar fisikari, goi mailako sei teknikari eta idazkari bat daude. Talde horrek Nafarroako Osasun Zerbitzuko instalazioen kontrol erradiologikoa egiten du eta osasun arloko mila langileren baino gehiagoren osasunaz arduratzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa