(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean egongo da, irailaren 20tik 26ra astelehena, 2010.eko irailak 13

Irailaren 22an Nafarroaren Egun Instituzionala ospatuko dute Erakusketan


Transcripción textual del video

Nafarroa Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean egongo da, Txinan, hilaren 20tik 26ra. Izan ere, Espainiako pabilioian aste hori Nafarroaren Astea izango da. Foru Erkidegoaren Egun Instituzionala irailaren 22a izango da.

Foru Gobernuak Erakusketa Unibertsala baliatuko du erkidegoa Txinan ezagutzera emateko, merkataritza eta turismo aldetik erakargarria baita. Erakusketa, gainera, sekula izan den handiena izango omen da: 70 milioi bisitari hartzea espero dute.

 

N panela

Shanghaiko Erakusketan (Txinan) Nafarroa sustatzen duen N letra.

Nafarroa Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean egongo da, Txinan, hilaren 20tik 26ra. Izan ere, Espainiako pabilioian aste hori Nafarroaren Astea izango da.

Hori eman du aditzera gaur goizean Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalanek. Kontseilariak, gainera, bere departamentuak Erakusketarako antolatu dituen jardueren berri eman du. Irailaren 22an, adibidez, Nafarroaren Eguna ospatuko dute eta Foru Gobernuaren hainbat ordezkari bertaratuko dira.

Foru Gobernuak Erakusketa Unibertsala baliatuko du erkidegoa Txinan ezagutzera emateko, merkataritza eta turismo aldetik erakargarria baita. Erakusketa, gainera, sekula izan den handiena izango omen da: 70 milioi bisitari hartzea espero dute (%90 txinatarrak).

Nafarroaren Astean, Espainiako pabilioira joaten direnek, "Nafarroa gorrizale" markadun materialak izango dituzte ikusgai.

Halaber, Nafarroako Gobernuak abagunea baliatuko du turismo erakargarriak eta musika ohiturak ezagutzera emateko, eta ikusarazteko Nafarroa erkidego aurreratu eta teknologikoa dela.

Foru Erkidegoaren Egun Instituzionala hilaren 22a izango da. Egun horretan, Nafarroako ordezkaria Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig izango da; izan ere, enpresa proiektu nafar batzuk ikustera joango da Asiara.

Bisitariek, auditorioan, entzierroari buruzko hiru dimentsioko ikus-entzunezko bat izango dute ikusgai: San Fermin jaietako eta entzierroko irudi ikusgarriak jarriko dituzte, lau minutuko bideoan.

Gero, beste ikus-entzunezko bat jarriko dute: "Nafarroa, festa, gorrizaletasuna".

Lau minutuko bideo horretan azalduko dira Nafarroako etnografia, jaiak, natura, Santiago bidea, historia, artea eta berrikuntza teknologikoa. Bi ikus-entzunezkoak goizeko hamaiketatik arratsaldeko hiruetara emango dituzte, ordu erdiro.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Vídeo promocional
Folleto.pdf
Folleto (cubierta).pdf
Panel N.pdf
Flyer
Panel Kukuxumusu.pdf
 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa