(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak lau zerga-agente kontratatuko ditu iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko neurri moduan astelehena, 2010.eko irailak 13

Zerga iruzurraren aurka borrokatzeko 2008-2012 planera bildutako neurria da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako zerga-agenteen eginkizunak mugatzen dituen Foru Dekretua onetsi du. Zerga-agenteak zerga-administrazio gehienetan daude, eta horiek, Ogasuneko teknikariekin eta kudeatzaile eta ikerlari laguntzaileekin batera, zerga-kontrola areagotuko dute, ez-betetzeak murriztuz eta datu berriak emanda ikerketa bultzatuz. Ogasunak lau zerga-agente kontratatuko ditu printzipioz.

Ogasunaren bulegoak

Nafarroako Ogasunak lau zerga-agente kontratatuko ditu iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko neurri moduan.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako zerga-agenteen eginkizunak mugatzen dituen Foru Dekretua onetsi du. Zerga-agenteak zerga-administrazio gehienetan daude, eta horiek, Ogasuneko teknikariekin eta kudeatzaile eta ikerlari laguntzaileekin batera, zerga-kontrola areagotuko dute, ez-betetzeak murriztuz eta datu berriak emanda ikerketa bultzatuz. Ogasunak lau zerga-agente kontratatuko ditu printzipioz.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko azaroaren 3an, zerga-iruzurraren aurkako 2008-2012 plan berria onetsi zuen. Plan horretan 303 neurri zehatz ezarri ziren informazioaren, ikerketaren, kontrolaren, beste agente batzuekiko lankidetzaren, hezkuntzaren, borondatezko betearazpena indartzearen eta araudi berriak onestearen arloetan. Planak gehitutako 303 neurri horien artean, ikerketa unitate zehatz berria eta "zerga-agentearen" erakunde berria sortzea ezarri zen, ikerlarientzako laguntza moduan.

Dekretuan lanbide-profil berri honen eginkizunak ezarri dira eta, batez ere, informazioa biltzeko eta ikerlariei laguntzeko eginkizuna esleitu zaie, egitezko inguruabarrak egiaztatuz, aurrekariak eta dokumentazioa prestatuz eta komunikazioak jakinaraziz.

Zerga-agenteak Zergak Ikuskatzeko langileak izango dira, haien eginkizunak batez ere arlo horretan gauzatzen dituztelako; hala ere, beste eginkizun batzuk ere esleitu ahal izango dizkiete, kudeaketa- eta bilketa-organoen eta ikuskaritza-organoen aldetik.

Zerga-agenteek, zehatz esanda, eginkizun hauek izango dituzte:

a) Zergen aldetik garrantzia duten egitateak egiaztatzea, zergadunen finketara edo negozio-lokaletara bisita pertsonalak eginda, zordunak izan ezin ez, eta kasuan kasuko egiaztapen eginbideak egingo dituzte.

b) Zerga betebeharpekoengandik hurbil zerga bakoitzaren araudian ezarritako magnitudeak, indizeak, moduluak, neurketak eta/edo datuak egiaztatzea.

c) Zerga betebeharpekoak aurkitzea eskura dauden datu-iturriak kontsultatuz eta/edo azken egoitza ezagunetan ikertuz.

d) Ikuskatzaileen eginkizunetan laguntza ematea.

e) Mota guztietako erregistro publikoen, datu-baseen, enpresa edo entitateen kasuan zerga-garrantzia duten datuak biltzea zergen likidazio, ikuskaritza eta bilketaren ondoreetarako, baita horiek gaurkotzea eta etengabe orraztea ere datu horiek fitxategi fiskaletan sartu ondoren.

f) Errolda fiskalak egin eta gaurkotzera zein geroko likidazio, ikuskaritza edo biltze jardunak prestatzera bideratutako informazioa biltzea, baita bisiten eta kudeaketen bidez ere.

g) Premiamendu bidean hartutako probidentzien eta akordioen jakinarazpenen eta ikuskaritzak zein kudeaketa organoek adierazitako zitazioen praktika materiala egitea.

h) Zerga betebeharpekoa artatu eta horri informazioa ematea, aurrez aurre zein telefono bidez, bere eginkizunak gauzatzeari lotutako gaien inguruan.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa