(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko ehun ikasle inguruk Europako enpresetan egingo dituzte praktikak asteartea, 2010.eko irailak 7

Ikasleak bost herrialdetako bederatzi zentrotara joango dira hiru hilabetez


pertsona taldea

LHko ehun ikasle inguruk Europako enpresetan egingo dituzte praktikak. ( irudia handitu )

Nafarroako Lanbide Heziketako 93 ikaslek Europako zenbait herrialdetako enpresetan praktikak egingo dituzte datozen hiru hilabeteetan.

Ikasleak bi multzotan joango dira, 7an eta 18an hurrenez hurren. Hain zuzen ere, lehenengo taldea Hezkuntza Departamentuan hartu dute gaur Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak eta Pedro José González Felipe Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak. Jarraian, taldeak bidaiari buruzko hitzaldi informatiboa entzun du.

Egonaldi horien bidez, Lanbide Heziketako edozein titulu lortzeko nahitaezkoa den "Prestakuntza lantokietan" izeneko modulua egingo da, edo praktika osagarriak egingo dira ohiko inguruaz bestelako baldintza soziolaboral eta kulturaletan.

Modu horretan, etorkizuneko profesional horiek teknika eta hizkuntza ezagutzak garatu eta hobetzen dituzte, lanbide trebetasunak eta gaitasunak lantzen dituzte eta, batez ere, lan munduan sartzeko aukerak handitzen dituzte, Foru Komunitatean zein harrera herrialdeetan.

Herrialdeak eta lanbide familiak

Harrera zentroak bost herrialdetako bederatzi zentro dira guztira. Italiara iritsiko dira ikasle gehien (39), hain zuzen ere, Florentzia, Padua, Reggio-Emilia eta Turinera. Erresuma Batura 30 ikasle iritsiko dira, Llangollen eta Totnes herrietara. Irlandako Cork hirira 10 ikasle iritsiko dira, Lisboara (Portugal) 8 eta Berlinera (Alemania) 6.

Ikasleek egingo dituzten ikastaroak hogei bat lanbide familiatan sailkatzen dira. Eskaera handiena duena Osasuna da, familia horretakoak 11 ikasle baitira, eta jarraian Merkataritza eta Marketina (9), Haur Hezkuntza (8) eta Zerbitzu Soziokulturalak eta beste arte espezialitate batzuk daude, biak 7 ikaslerekin.

Nazioartekotzea, lehentasunezko helburua

Atzerrian egindako praktikaldiak "Leonardo Da Vinci" Europako programa ezagunaren eta "Merindades" proiektu berriaren barruan sartzen dira. Azken hori Hezkuntza Departamentuak sustatzen du, 2010eko Krisiaren aurkako Neurrien barruan, Lanbide Heziketa nazioartekotzeko ideiarekin bat etorriz, hain zuzen ere, irakaskuntza horien antolamendua eta garapena arautzen duen Foru Dekretuaren ildo estrategikoetako bat baita.

Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtean ekimena zabaltzea eta atzerrian 250 ikaslek praktikak egitea aurreikusi du; modu horretan, iazko plazak baino %25 gehiago eskainiko lirateke, eta modu horretan, kopuru erlatiboetan, Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasunari dagokionez, Nafarroa Espainiako lehenengo autonomia-erkidegoa izango litzateke.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Cuadro destinos y estudios

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa