(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak adopzioaren osteko laguntza zerbitzua jarri du abian gaur, tailerrekin eta aholkularitza pertsonalarekin asteazkena, 2010.eko irailak 1

Gizarte Gaietako Departamentuak ekimenaren kudeaketa Asociación Navarra Nuevo Futuro elkarteari esleitu dio eta 103.528 euroko inbertsioa du


Nafarroako Gobernuko Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak adopzioaren osteko laguntza zerbitzua jarri du abian gaur, adingabeak adoptatu edo hartu dituzten familiei bideratuta. Programak 103.528 euroko aurrekontua du aurten, eta elkarrizketak, tailerrak eta profesionalen aholkularitza eskainiko ditu.

Gizarte Gaietako Departamentuak zerbitzua Asociación Navarra Nuevo Futuro elkarteari esleitu dio. Zerbitzu publiko eta doakoa izango da eta laguntza psikologikoa zein hezkuntza laguntza eskainiko ditu, adopzio familia edo harrera familia batek elkarbizitzaren hasieratik izaten dituen etapa desberdinetan.

Laguntza zerbitzu hau gurasoen zein adingabeen taldeei eskainiko zaie, bai tailer moduan, bai banaka, elkarrizketen eta esparru desberdinetako profesionalen aholkularitzaren bidez. Jarduera honen gaineko ardura duen taldean psikologiako profesional bat, gizarte laneko bi profesional eta gizarte-hezitzaile bat egongo dira.

Adopzio osteko laguntza adopzio eta harrera familiei, seme-alabak harrera egoeran dituzten familia biologikoei eta jatorriaren bila ari diren pertsona adoptatuei eskainiko zaie. Taldeak hezkuntzako eta adopzioarekin eta harrerarekin zuzenean lotutako beste esparru batzuetako profesionalak ere trebatu eta orientatuko ditu.

Herritarrek zerbitzu hau gaurtik erabil dezakete, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusiak edo beste entitate batzuek bideratzen dituztenean, hala nola oinarriko gizarte-zerbitzuek.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa