(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Ledeako udaletxe berria inauguratu du osteguna, 2010.eko uztailak 22

485.000 euroko inbertsioa Nafarroako Gobernuak (263.000), Gobernu zentralak (95.000), Ledeako Udalak (95.000), Cederna Garalur-ek (20.000) eta Nafarroako Kutxak (12.000) finantzatu dute


Sáiz, Sanz, Olleta eta Salanueva Ledeako udaletxe berriaren ondoan

Sanz Lehendakariak Ledeako udaletxe berria inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Ledeako udaletxe berria inauguratu du gaur. Ekitaldian Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilaria, Elma Saíz Delgado Gobernu zentralaren ordezkaria Nafarroan eta Beatriz Olleta Sánchez udalerriko alkatea egon dira.

Eraikin berriak behe solairua eta beste altuera bat du, eta udaletxe zaharrari atxikita dago. 154,80 metro koadroko azalera erabilgarria du, administrazio-bulegoetarako. Beheko solairuan zentro soziala eta erabilera askotako aretoa daude (gaur horiek ere inauguratu dituzte). Zentro sozialean ziberespazioa lau ekipo informatikorekin, ludoteka, auzokoak eta kolektiboak biltzeko lekua eta sukaldea daude.

Era berean, udalerrian egin diren hobekuntza jardunen barruan, udaletxearen aurreko plaza berriro urbanizatu da.

 
Sanz Lehendakariak Nafarroako armarria eman dio Ledeako alkateari.

Sanz Lehendakariak Nafarroako armarria eman dio Ledeako alkateari. ( irudia handitu )

485.000 euroko inbertsioa egin da guztira, 415.000 eraikuntza eta urbanizazio lanetarako eta 70.000 ekipamendurako. Inbertsioa hurrengo hauek finantzatu dute: Nafarroako Gobernuak 263.000 euro jarri ditu (Toki Administrazio Departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanda), Gobernu zentralak 95.000 euro (Toki Inbertsiorako 2009ko Estatu Funtsaren bidez eta enplegurako 2010 Estatu Funtsaren bidez), Ledeako Udalak 95.000 euro, Cederna Garalur elkarteak 20.000 euro eta Nafarroako Kutxak 12.000 euro ("Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu" programaren bidez).

Inaugurazio ekitaldiaren aurretik, Sanz Lehendakariak eta Salanueva kontseilariak La Asunción parrokian Ledeako jaiak direla-eta egindako meza nagusian parte hartu dute, Erlikia Santuen ohoretan. Eukaristia Juan Manuel Apesteguía Martínez de Goñi Leireko Monasterioko abade mitradunak gidatu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa