Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jokalari nafarrak munduko kopa irabazi du Hegoafrikako Munduko Txapelketan, Espainiako selekzioarekin
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin dio Javi Martinez futbolari nafarrari Nafarroako Jauregiko tronu aretoan, gaur eguerdian. Izan ere, futbolariak munduko kopa irabazi du Espainiako selekzioarekin, Hegoafrikako Munduko Txapelketan.
Harreran, Sanz Lehendakariak Nafarroaren izenean eskerrak eman dizkio kopa irabazteagatik; "izan ere, Nafarroa hunkituta dago Espainiako selekzioaren arrakastarekin, eta zuk Nafarroako arraza, teknika eta sormena eman dituzu, eta baita gure jendearen, gure lurreko gizon-emakumeen bereizgarri den leialtasuna ere".
Sanzek iragarri du jokalari gazteak (21 urte dauzka) etorkizun oparoa izango duela. "Txapelketa gehiago jokatuko ditu, baita partida gehiago ere selekzioarekin, denetik baitauka", esan du. "Dauzka, gainera, futbolean jokatzeko ezinbestekoak diren baldintza tekniko eta fisikoak, sentimendua eta arraza, urguilua baita ikustea atzetik nola ateratzen den, etsaiari aurren ola egiten dion eta kontrako atean eraso nola egiten duen".
Javi Martinezek, bere aldetik, eskerrak eman dizkie nafar guztiei, eskaini dioten babesagatik. "Hegoafrikatik Gazteluko plaza ikusi dugu, bete-bete eginda, eta horrek harro sentiarazten gintuen eta motibatu egiten gintuen". "Handik egin ahal izan dudan omenaldi txikia zapia jarri eta haiekin guztiekin gogoratzea izan da", esan du.
Halaber, Lehendakariak esan duenaren ildoan, arrakasta gehiago lortu nahi dituela esan du. "Oraindik gaztea naiz eta espero dut hemendik bi edo lau urtera beste kopa batekin bueltatzea" adierazi du.
Sanz Lehendakariak harrera egin dio Javi Martinez futbolariari Nafarroako Jauregian
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin dio Javi Martinez futbolari nafarrari Nafarroako Jauregiko tronu aretoan, gaur eguerdian. Izan ere, futbolariak munduko kopa irabazi du Espainiako selekzioarekin, Hegoafrikako Munduko Txapelketan.
Ekitaldian izan dira, baita ere, Toki Administrazioko eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; futbolariaren senideak; eta Aiegiko Udaleko ordezkariak, jokalaria hangoa baita.
Harreran, Sanz Lehendakariak Nafarroako ezkutudun intsignia bat eman dio Javi Martinezi eta Nafarroaren izenean eskerrak eman dizkio kopa irabazteagatik; "izan ere, Nafarroa hunkituta dago Espainiako selekzioaren arrakastarekin, eta zuk Nafarroako arraza, teknika eta sormena eman dituzu, eta baita gure jendearen, gure lurreko gizon-emakumeen bereizgarri den leialtasuna ere".
Javi Martinezen harrera ekitaldian izan dira Salanueva eta Alba kontseilariak eta jokalariaren senideak.
(
irudia handitu
)
Sanzek iragarri du jokalari gazteak (21 urte dauzka) etorkizun oparoa izango duela.
"Txapelketa gehiago jokatuko ditu, baita partida gehiago ere selekzioarekin, denetik baitauka", esan du. "Dauzka, gainera, futbolean jokatzeko ezinbestekoak diren baldintza tekniko eta fisikoak, sentimendua eta arraza, urguilua baita ikustea atzetik nola ateratzen den, etsaiari aurren ola egiten dion eta kontrako atean eraso nola egiten duen".Javi Martinezek, bere aldetik, eskerrak eman dizkie nafar guztiei, eskaini dioten babesagatik.
"Hegoafrikatik Gazteluko plaza ikusi dugu, bete-bete eginda, eta horrek harro sentiarazten gintuen eta motibatu egiten gintuen". "Handik egin ahal izan dudan omenaldi txikia zapia jarri eta haiekin guztiekin gogoratzea izan da", esan du.Halaber, Lehendakariak esan duenaren ildoan, arrakasta gehiago lortu nahi dituela esan du.
"Oraindik gaztea naiz eta espero dut hemendik bi edo lau urtera beste kopa batekin bueltatzea" adierazi du.Javier Martinez Aguinagak (Aiegi, 1988) Bilboko Athletic Cluben jokatzen du, erdilari gisa, 2006-2007 denboralditik.
Lehenago, 2005-2006 denboraldian, Osasuna Promesas taldean ibili zen.