(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei 25 eurora arteko bonua eskaini die liburu eta ikuskizunetara sarbidea errazteko asteartea, 2010.eko ekainak 29

Kultura Bonua Nafarroako Gazte Txartelaren titularrek erabil dezakete kanpainari atxikitako establezimenduetan


Transcripción textual del video

Pedro Luis Lozano Úriz Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusiak eta Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Kultura Bonua aurkeztu dute gaur. Txartela 25 eurotan baloratuta dago, eta horri esker, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek, betiere Nafarroako Gazte Txartelaren titularrak badira, kultura ondasun eta zerbitzuetara sarbidea izango dute.

Pedro Luis Lozano Úriz Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusiak eta Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Kultura Bonua aurkeztu dute gaur. Txartela 25 eurotan baloratuta dago, eta horri esker, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek, betiere Nafarroako Gazte Txartelaren titularrak badira, kultura ondasun eta zerbitzuetara sarbidea izango dute.

Nafarroako Gobernuaren programa da, Vianako Printzea-Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez kudeatua, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan. Ekimena Nafarroako Parlamentuan onetsi dute eta PSN-PSOEk aurkeztutako zuzenketa  bati erantzuten dio.

Bonua dutenek 10 eta 25 euro bitarteko beherapenak izan ditzakete kanpainari atxikitako establezimenduetan antolatutako ikuskizunetan (hala nola Baluarte, Gayarre Antzokia, Barañaingo Auditorioa eta musika aretoak) eta liburuak erostean. Hauek dira bonua eskuratzeko betekizunak: Nafarroakoa izatea edo Foru Komunitatean erroldatuta egotea; 18 eta 30 urte bitartean izatea, biak barne hartuta; eta Gazte Txartela <26 edo Gazte Txartela +26 izatea.

Gazte Txartelaren titular bakoitzak Kultura Bonu bat bakarrik eskuratu ahal izango du, eta 2010eko abenduaren 1era arte egongo da indarrean. Bonua doan banatuko da, eta pertsonala eta besterenezina izango da. Bonuari esker, 10 euroko beherapena lortuko da 20 eta 29,99 euro arteko produktuetan; 15 euroko beherapena prezioa 30 eta 49,99 euro artekoa denean; eta 25 eurokoa prezioa 50 eurokoa denean, BEZ barne.

Kultura Bonuak bi txartel ditu, bata 15 eurokoa eta bestea 10 eurokoa, eta gehienez ere bi produktutan eta zerbitzutan kontsumitu beharko da.

Bonua jasotzeko, www.bcj.navarra.es orrialdean eskaera-inprimakia bete behar da; NAN aurkeztu behar da; Gazte Txartela <26 edo Gazte Txartela +26 aurkeztu behar da; eta errolda-agiria Nafarroan jaio ez diren pertsonen kasuan, betiere, bizilekua NANaren edo egoiliar-txartelaren bidez egiaztatu ezin badute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa