(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

110.000 pertsonak bisitatu zuten Urbasa eta Andia Parke Naturala 2009an ostirala, 2010.eko ekainak 25

Sanzberro kontseilaria patronatuko bileraren buru izan da    


Urbasako patronatuaren bilera

Patronatuko kideak bileran. ( irudia handitu )

2009an 110.000 pertsonak bisitatu zuten Urbasa eta Andia Parke Naturala, patronatuak gaur jakin dituen datuen arabera. Patronatuak gaur egindako bileraren buru Begoña Sanzberro Iturriría Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria izan da.

Bilera Bioitza kanpinean egin da gaur. 2008an eta 2009an espazio natural horretan garatutako jardunen balantzea egin da, eta 2010 eta 2012 bitartean garatuko diren proiektuen berri eman da. Azken horiek gauzatzeko 1.042.000 euroko inbertsioa egingo da guztira.

Bisitarien kopuruari dagokionez, 2008an zein 2009an 110.000 izan ziren (70.000 pertsona Urbasa mendilerroan, 10.000 Andia mendilerroan eta 30.000 Urederraren iturburua erreserba naturalean). 2009an bisitarientzat egindako hobekuntzen artean, aipatzekoak dira seinaleztapenari dagozkionak, zuhaitz arriskutsuak moztea, Arratondo dolmena ixtea, Urederraren iturbururako sarbidea hobetzea eta bertako ibilbidea egokitzea, eta ‘la Caixarekin’ egindako bi jardunak Informazio Zentroa hobetzeko eta Monterutxoko bidezidorra egokitzeko. Horiek guztiak gaur aurkeztu ditu kontseilariak.

Datozen urteetarako aurreikusitako jardunei dagokienez, Nafarroako Gobernuak milioi 1 euro baino gehiago inbertituko ditu 2010 eta 2012 bitartean planifikazio dokumentuetatik eratorritako gaietan. Horren barruan, Urbasa eta Andia Parke Naturala egokituko da, babes, trebakuntza, agertoki eta aisia eginkizunak behar den moduan bete ditzan. Gogoan izan behar da 340/2001 Foru Dekretuak, abenduaren 4koak, Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzailea onesten duenak, lurraldea erabili eta antolatzeko arauak, jarraibideak eta irizpideak ezarri zituela, eta ondoren, 228/2007 Foru Dekretua, urriaren 8koa, “Urbasa eta Andia” izeneko Europar Batasunaren Intereseko Lekua Zainketa Bereziko Eremutzat jo eta hura kudeatzeko plana onesten duena, onetsi zela.

2010erako jardunen bidez, larreak eta abereen segurtasuna, erabilera publikoko azpiegiturak, lurraldearen antolamendua eta fauna hobetuko dira. Modu horretan, erabilera publikoari dagokionez, aparkalekuak egokituko dira (harriak eta bestelakoak jarriko dira), Urbasako Informazioguneko erakusketan hobekuntzak egingo dira eta seinale berriak jarriko dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa