(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSNk indarreko aurrekontutik 100 milioira arteko erreserba Osasunera eta Gizarte Gaietara bideratzea adostu dute asteazkena, 2010.eko ekainak 23

Mendekotasuna artatzeko zenbatekoak, oinarrizko errenta, gastu farmazeutikoa eta langileen arloko gastuak handitzeko erabiliko dira


Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Roberto Jiménez Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariak indarreko aurrekontutik 100 milioira arteko erreserba Osasunera eta Gizarte Gaietara bideratzeko akordioa sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian.

Zehatzago esanda, akordioaren arabera, gastu-erreserba hau mendekotasuna artatzeko zenbatekoak, oinarrizko errenta, gastu farmazeutikoa eta langile arloko gastuak handitzeko erabiliko da.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak eta PSNk adostu dute indarreko aurrekontuan egin beharreko erreserbari begira, zailtasunak dituzten pertsonak artatzearekin lotura duten kolektiboen aurrekontuko partidak gehienez -%10 murriztu daitezela.

Gaur sinatutako akordioaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurrekontu ekitaldi honetan 100 milioira arteko erreserba hori zehaztu behar du, Osasun Departamentuan eta Gizarte Gaietako Departamentuan sortutako gastu-beharrizanen eta egoera ekonomikoaren arabera, betiere, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak sinatutako Aurrekontu Ituneko xedapenak kontuan hartuta.
Dokumentazioa:
Nafarroako Gobernua - PSN akordioaren testua

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa