Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Moderna Planean 458 ekintza jaso dituzte, datozen hogei urteetan ekoizpen eredua aldatzeko, osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia oinarri hartuta
El Presidente Sanz en el momento de la firma del Plan Moderna.
(
irudia handitu
)
Nafarroako politika, gizarte eta hezkuntza agenteek Moderna Plana (Nafarroako Garapen Ekonomikorako Eredua) sinatu eta abian jarri dute gaur, Iruñean; ekimen horren helburua da foru erkidegoko ekoizpen eredua aldatzea, datozen hogei urteetan.
Moderna Planean jaso dituzte, 500 orrialde baino gehiagoan, ekonomia, hezkuntza eta enplegu arloko 2030. urterako hainbat helburu eta helburu horiek lortzeko 458 jarduera.Moderna Planaren sustatzaileak eta gaur dokumentua sinatu duten sustatzaileen ordezkariak hauek dira, hurrenez hurren: Nafarroako Gobernua, eta haren izenean Miguel Sanz Lehendakaria; Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN), eta haren izenean Roberto Jimenez idazkari nagusia; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (NEK), eta haren izenean Jose Antonio Sarria presidentea; Nafarroan gehiengo duten sindikatuak, UGT eta CCOO, eta haieni zenean Juan Goyen eta Jose Maria Molinero idazkariak; Nafarroako Unibertsitate Publikoa, eta haren izenean Julio Lafuente errektorea; eta Nafarroako Unibertsitatea, eta haren izenean Angel Gomez Montoro zuzendaria.
Gizarte eta hezkuntza erakundeetako zazpi ordezkariek, dokumentua sinatuta, hitz eman dute Moderna Plana sustatuko dutela, eta bultzatuko dutela, baita ere, datozen hogei urteetan Planean ezarritako erronkak erdiesteko gestio eta finantzaketa eredua. Planaren xedea da, hain zuzen, ekoizpen eredua aldatzea eta, era horretan, Nafarroan aberastasuna, bizi kalitatea eta ingurumenaren eramangarritasuna areagotzea.Hona hemen Moderna Planaren helburu orokorrak:
aberastasun gehiago sortzea eta, era horretan, Nafarroa biztanleko BPGren eta aberastasunaren bidezko banaketaren Europako eskualdeen zerrendan aurreneko 20 postuetan jartzea (orain, Europako 271 herrialdeetatik 32. dago); giza garapen handiagoa lortzea eta Nafarroa, Giza Garapenaren Adierazleari (GGA) dagokionez, Europako lehen hamar eskualdeetako bat izatea, horretarako kalitate handieneko osasun laguntza eta hezkuntza sistema bikaina eskainita; eta ingurumenaren eramangarritasuna areagotzea eta parametro horretan Nafarroa Europako lehen hogei eskualdeetako bat izatea.
Plana sinatu dutenen argazkia.
(
irudia handitu
)
Sanz Lehendakariak azpimarratu du sektore publikoak eta pribatuak elkarlan estuan sortutako plan bat dela eta Nafarroan ekonomia berri bat sustatzea duela helburu. Horretarako, planean jaso dituzte datozen hogei urteetan foru erkidegoak mamitu behar dituen erronkak, metodologia eta ardatz nagusiak.
Miguel Sanzen hitzetan, plana "ideia eta proposamen ugarirekin sortu da, jasotako helburuak eta gestioa zorrotzak eta zehatzak, eta finantzaketa tresnak dagoeneko diseinatutako daude".
Osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia
Bi urteetako diagnostiko eta partaidetza lanen ondoren, Moderna Planean ondorioztatu dute produktibitatea gehitzea lortuko dutela, batetik, sektore tradizionaletan hobeto lan eginez; eta bestetik, produktibitate handieneko sektore berrien alde eginez.Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.