(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Antsoaingo osasun zentro berria inauguratu du osteguna, 2010.eko ekainak 17

Nafarroako Gobernuak instalazioak eraikitzeko eta hornitzeko 3,7 milioi euro jarri ditu


Antsoaingo osasun zentroaren inaugurazioa

Sanz Lehendakaria izan da Antsoaingo osasun zentroaren inaugurazioan buru ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Antsoaingo osasun zentro berria inauguratzera joan da gaur goizean. Eraikina berria da eta eraikuntza eta hornikuntza lanetarako Foru Gobernuak 3,7 milioi euro jarri ditu. Inaugurazioan izan da, baita ere, Maria Kutz Peironcely, Osasun kontseilaria.

Lehen mailako arretari dagokionez, Antsoaingo osasun zentroak 10.083 osasun txartel dauzka, horietatik 2.190 haurrenak. Lehen mailako arretan bost mediku orokor, hiru mediku pediatra, zortzi erizain eta gizarte langile bat daude, eta administrazio lanetan lau lagun. 

Buruko osasunari dagokionez, Antsoaingo osasun zentroan oinarrizko eremu hauetako 59.806 laguni ematen diete arreta: Antsoain, Arrotxapea eta Txantrea. Atal horretan daude lau psikiatra, bi psikologo, bi erizain, erizaintzako laguntzaile bat, gizarte langile bat eta bi administrari. 


Eraikina egiteko guztira 3.782.993 euro gastatu dituzte: 3.543.400 euro eraikuntza lanetan, proiektuan eta obren zuzendaritzan; eta 239.593 euro ekipamenduan. Eraikina egin dute Antsoaingo Udalak Nafarroako Gobernuari lagatako orube batean.
Antsoaingo osasun zentroa

Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euro jarri ditu Antsoaingo osasun zentroa berria egiteko ( irudia handitu )


Eraikinaren ezaugarriak

Osasun zentroak 3.200 metro koadro eraiki dauzka (2.824 erabilgarri), hiru solairutan banatuta. Sotoan daude lehen mailako arretako eta buru osasuneko biltegiak eta artxiboa, erabilera askotako areto bat eta instalazio gelak. 

Beheko solairuan lehen mailako arretako eremua dago: ataka, ataria, harrera eta administrazio gunea, 21 kontsulta (sei medikuntzakoak, hiru pediatriakoak, bederatzi erizaintzakoak, gizarte langilearena, larrialdietakoa, odola ateratzekoa eta erabilera anitzekoa). Horrez gain daude komun publikoak, pediatriako komuna eta zenbait bulego.

Lehen solairua buru osasunerako da eta daude harrera eta administrazio gunea, artxiboa, erauzketak egiteko gela, bederatzi kontsulta (hiru psikiatriakoak, bi psikologiakoak, hiru erizaintzakoak eta bi orokor), hiru itxarongela, taldeentzako hiru areto, behaketa gela, bi bulego eta komunak. Horrez gain langileentzako barne eremua dago (lehen mailako arretakoa eta buru osasunekoa), honako hauez osatua: bulegoak, liburutegia, bilera gela eta aldagela. Azkenik, estalkiko solairuan eraikinaren instalazio orokorrak daude. 


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa