Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak laguntza berriak aurkeztu ditu logistika eta garraio enpresetarako
osteguna, 2010.eko ekainak 17
Enpresek diru-laguntza lor dezakete kokapenari buruzko diagnosia eta ekintza-plana egiteko
Transcripción textual del video
Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Nafarroako Gobernuaren laguntza berriak aurkeztu ditu gaur goizean. Horien bidez, garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresek analisi indibidualizatuak egin ahal izango dituzte kokapen lehiakorraren inguruan, oinarrizko kudeaketa sistemei eta planifikazio estrategikoari dagokienez.

Laguntza horiek Nafarroan egoitza duten sektoreko enpresa edo langile autonomoei bideratuta daude. Diru-laguntza lortu ahal izateko, proiektua aholkularitza homologatu batek egin behar du eta analisi indibidualizatuan arlo hauek jaso behar dira: bezeroarekiko ikuspegia, estrategia, baliabideen kudeaketa, berrikuntza eta hobekuntza, pertsonak, prozesuak eta gizarte erantzukizuna. Era berean, enpresak proiektuaren arduraduna izendatu behar du.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak 2010eko ekainaren 1a eta azaroaren 12a bitartean egin behar dira, eta ekintza-planak urtebeteko denbora ikuspegia izan behar du. Enpresa bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake eta Departamentuak diru-laguntza horietara bideratutako zenbateko osoa 25.000 euro izango da. 40 enpresa inguruk lortuko dituzte onurak.
Kontseilariak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, deialdi honek Management eta Negozio Garapenaren foroan hautatutako proiektuari erantzuten dio, Departamentuak iaz bultzatu zuen Garraio eta Logistika Klusterraren barruan.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa