(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Codesko Andre Mariaren santutegia zaharberritzeko lanak inauguratu ditu asteartea, 2010.eko ekainak 15

Aurrez Los Arcoseko zerbitzugune berria inauguratu du; zerbitzuguneak dauzka gasolindegia, jatetxea eta hiru izarreko hotela


Lehendakaria Codesko santutegian.

Sanz Lehendakariak Codesko Andre Mariaren santutegia zaharberritzeko lanak inauguratu ditu ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, gaur goizean, Torralba del Rioko Codesko Andre Mariaren santutegia zaharberritzeko lanak inauguratu ditu. Izan ere, tenpluko teilatua erabat berritu dute, 2009ko aurrekontuetan parlamentuko zuzenketa bat medio sartutako 100.000 euroko partidari esker. Zenbateko hori erabili dute, baita ere, atzealdeko fatxadako arotzeria lana berritzeko. Codesko Andre Mariaren santutegia Codesko mendilerroaren altzoan dago, Torralba del Rion, eta XVI. eta XVII. mendeen artekoa da. 

Lehendakariaz gain Juan Ramon Corpas Mauleon Kultura kontseilaria ere izan da bi inaugurazio ekitaldietan. Los Arcoseko zerbitzuguneari dagokionez, gasolindegia, jatetxea eta hiru izarreko hotela dauzka.

Villa de Los Arcos hotela Acedo, Los Arcos eta Lodosa lotzen dituen NA-129 errepidean dago eta eraikina berria da. Zehazki, Iruña eta Logroño lotzen dituen autobidetik irteteko biribilguneen eta industrialdera sartzeko biribilgunearen artean dago. Hotelak 16 logela bikoitz dauzka; 32 lagunentzako lekua, beraz.


Sanz Lehendakaria eta zenbait agintari eta anaikide, santutegian.

Sanz Lehendakaria eta zenbait agintari eta anaikide, Codesko santutegian. ( irudia handitu )

Santutegiari dagokionez, 2007an, parlamentuko zuzenketa baten bitartez, 160.000 euroko partida bat sartu zen aurrekontuetan, Codesko santutegi ingurua txukuntzeko. Diru-laguntza Iruñeko Artzapezpikutzak jaso zuen eta Artzapezpikutzak Codesko Andre Mariaren kofradiari eman zion. Berritu zituzten, zehazki, ostatuko eraikinaren atzealdeko fatxada (karezko emokadura egin zuten), kaltetutako arotzeria lanak eta pasabidea. 

Teilatuan ere aritu ziren: sakristian hormigoizko teilak kendu eta teila arabiarrak jarri zituzten, ostatuko estalkiak garbitu eta teilaberritu zituzten, eta baita tximiniak txikitu eta hobetu ere.

Leihoak ere berritu zituzten: ostatuko sarreraren ezkerraldera etxabean dagoen lokalean leiho berriak jarri zituzten eta konpondutako leihoetan nabarra berriak.

Horrez gain, gas deposituaren ezkerraldean dagoen harrizko horma sendotu zuten, zerbitzugunearen sarrerako plazan hormigoizko zola berritu zuten eta ostatuko atarian zola berria jarri zuten. 

Kanpoaldean baratza konpondu zuten, sarbideak berreraiki zituzten, oilategia kendu zuten eta baratzeko horma konpondu zuten.

Nafarroako Gobernuak 2008an 203.712,62 euroko beste diru-laguntza bat eman zion Artzapezpikutzari, santutegi ingurua txukuntzeko lanak finantzatzen laguntzeko, eta diru-laguntza horri esker lanak egiten jarraitu ahal izan zuten.

Azkenik, 2009an, parlamentuko zuzenketa baten bitartez, 100.000 euroko partida bat sartu zuten aurrekontuan, Codesko monasterioan eta inguruan obrak egiteko. Zenbateko horrekin eraikinaren teilatua guztiz zaharberritu dute eta atzealdeko fatxadako kaltetutako arotzeria lanak berritu dituzte.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa