Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Lehen Hezkuntza bidezkoa da, bikaintasuna garatzen du eta helburuak betetzen ditu
asteartea, 2010.eko ekainak 15
Hala nabarmendu du Catalán kontseilariak Hezkuntza Ministerioaren 2009ko Diagnosi Ebaluazio Orokorrean Nafarroako emaitzak jakin eta gero
Transcripción textual del video
Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroako Lehen Hezkuntza "bidezkoa da, bikaintasuna garatzen du, helburuak betetzen ditu eta eraginkorra da gastuaren eta emaitzen arteko loturari dagokionez". Horiek dira Hezkuntza Departamentuak atera dituen ondorio nagusiak 2009ko Diagnosi Ebaluazio Orokorrean Nafarroako emaitzak jakin eta gero. Foru Komunitatean 50 ikastetxe publiko eta itundutako 1.900 ikasle inguru ebaluatu dituzte. Proba horien bidez, eduki zehatzak baino, ikasleek ikasitakoa hurbileko egoeretan aplikatzeko zuten gaitasuna neurtu nahi zen.
Nafarroako Lehen Hezkuntza bidezkoa da, bikaintasuna garatzen du eta helburuak betetzen ditu.
Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak gaur arratsaldean nabarmendu du Nafarroako Lehen Hezkuntza “bidezkoa dela, bikaintasuna garatzen duela, helburuak betetzen dituela eta eraginkorra dela gastuaren eta emaitzen arteko loturari dagokionez”. Horiek dira Hezkuntza Departamentuak atera dituen ondorio nagusiak 2009ko Diagnosi Ebaluazio Orokorrean Nafarroako emaitzak jakin eta gero.
Probak Hezkuntza Ministerioak egin ditu nazio osoan. Xedea Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen ebaluazioa egitea izan da, lau gaitasuni dagokienez: komunikazioa, matermatika, inguru fisikoaren ezagutza eta elkarreragina, eta gizarte eta herritar prestakuntza. Proba horien bidez, eduki zehatzak baino, ikasleek ikasitakoa hurbileko egoeretan aplikatzeko zuten gaitasuna neurtu nahi zen. Catalán kontseilariak probak Nafarroarako oso garrantzitsuak direla azpimarratu du, Hezkuntza Departamentuaz kanpoko erakunde batek egin dituelako.
Foru Komunitatean 50 ikastetxe publiko eta itundutako 1.900 ikasle inguru ebaluatu dituzte. Lotutako emaitzei erreparatuz, Catalánek azpimarratu duenez, “atera dezakegun lehenengo ondorioa da Nafarroako Lehen Hezkuntza bidezkoa dela, hau da, ikasleek hezkuntza sisteman sartzean izan ditzaketen desberdintasunak konpentsatzen dituela”. Ildo horretatik, kontseilariak baieztatu duenez, “ikasleen emaitza gehienak erdi-inguruan taldekatuta agertzen dira, nazioko batez bestekoaren gainetik”.
Bigarren ondorio moduan, kontseilariak nabarmendu duenez, “Nafarroako Lehen Hezkuntzak bikaintasuna garatzen du, emaitzak nazioko batez bestekoaren gainetik kokatzen direlako, hau da, eskalako goiko segmentuetan”. Hirugarren ondorio moduan, kontseilariak nabarmendu du “Nafarroako Lehen Hezkuntza eraginkorra dela, helburuak betetzen dituelako”, hau da, “ikasleak behar den moduan prestatzen ditu Bigarren Hezkuntza arrakastaz egiteko”.
Hezkuntza Departamentuak atera duen laugarren ondorioa da “Nafarroako Lehen Hezkuntza eraginkorra dela gastuaren eta emaitzen arteko loturari dagokionez”, ikasle bakoitzeko gastua zein irakasle bakoitzeko ikasle kopurua kontuan hartuta.
Aurten lehenengoz aurkeztu dituzte emaitzak autonomia-erkidegoen arabera. Orain arte, nazioko ebaluazioek izaera orokorreko emaitzak ematen zituzten, Espainiako eskualde bakoitzari buruzko datuak zehaztu gabe.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Evaluación General de Diagnóstico de 2009 para Navarra