Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Zirkuituaren inaugurazioan motor jardunaldi handi bat egingo dute
asteartea, 2010.eko ekainak 15
Zirkuitua ekainaren 19an, larunbatean, irekiko dute eta doako hainbat ikuskizun, erakustaldi eta jarduera egingo dituzte, jende guztiarentzat, bederatzi orduan
Transcripción textual del video
Nafarroako Zirkuitua ekainaren 19an, larunbatean, inauguratuko dute ofizialki. Egun horretarako ikuskizun dinamiko eta erakargarriak antolatu dituzte, jendeari ezagutzera emateko zer lehiaketa eta jarduera egingo dituzten Nafarroako Zirkuituan. Guztiontzako motor jardunaldi handia izango da, egun guztirako ikuskizunak eta erakustaldiak antolatu baitituzte. Sarrera doakoa izango da, zirkuitu osoan, ikuskizun guztietarako. Hori eman dute aditzera, prentsaurrekoan, Nafarroako Zirkuituko zuzendariak, Michel Ligonnetek; Nafarroako Motoziklismo Federazioko presidenteak, Jose Antonio Arriadak; eta Nafarroako Automobilismo Federazioko presidenteordeak, Pablo Zugastik. Hiruen artean, gainera, inaugurazioko egitarauaren berri eman dute. Antolatzaileek espero dute aipatu bederatzi orduetan 15.000 bisitari baino gehiago jasotzea.
Jardunaldia goizeko 9.00etan hasiko da. Egitaraua bost zonatan banatu dute: pista nagusia, Pit Lane, Paddock, karting pista eta pista irristakorra.

Egitaraua, zonaka Saioa goizeko 9.00etan hasi eta 18.00ak pasata amaituko da. Bederatzi ordu horietan hainbat erakustaldi eta jarduera izango ditugu ikusgai, aldi berean, zirkuituko zona guztietan.
Jarduera eremuak hauek dira:
A. PISTA NAGUSIA
- Jendea bizikletan eta patinetan ibiltzeko irekita egongo da.
- Pitwalk.
- Bueltak autobusez eta Polo GTI kotxeaz.
- Seat 600, kotxe klasiko eta minien desfilea.
- 575 motok buelta emango dute.
- Aireko ikuskizuna.
- Porsche desfilea.
- Parrilla prestatzea, zinta moztea eta Inmotec taldearen MotoGP irteera.
- GT pilotukide bueltak.
- Hiru lagunentzako lekua duen 1 formulako automobilaren buelta azkarrak.
- Ferrari desfilea.
- Aireko ikuskizuna.
- Nafarroako Motoziklismo eta Automobilismo Federazioen erakustaldiak.
- Hiru lagunentzako lekua duen 1 formulako automobilaren buelta azkarrak.
- Porsche libreak.
- Aireko ikuskizuna.
- GT pilotukide bueltak.
- Hiru lagunentzako lekua duen 1 formulako automobilaren buelta azkarrak.
- Porsche erregulartasun lasterketak.
- Pitlane eta boxetan: Inmotec ingeniaritza, Espainiako GT Txapelketa, Formula Superleague, Nafarroako Motoziklismo Federazioa, Nafarroako Automobilismo Federazioa, MitJets&Legend Cars.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Jornada inaugural.ppt
- Plan Navarra 2012. El circuito de los Arcos
- http://www.circuitodenavarra.com/