Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi euro jarriko ditu nekazaritza ustiategiak modernizatzeko
astelehena, 2010.eko ekainak 14
Diru-laguntzak emango dizkiete 66 herritako 134 titularrei eta, era horretan, guztira 13,8 milioi euro inbertitu ahal izango dituzte.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 6.500.784 euroko urte askotako gastua egitea onartu du, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko diru-laguntzak emateko. Diru-laguntza horiei esker, titularrek 13,8 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dituzte. Zehazki, Nafarroako 66 herritako 134 espediente lagunduko dituzte diruz.
Diru-laguntzak jasoko dituzte Nafarroako 66 herritako nekazari eta abeltzainek.
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapen eta Ingurumen arloko zuzendari nagusiari 6.500.784 euroko urte askotako gastua egitea, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko diru-laguntzak emateko. Diru-laguntza horiei esker, titularrek 13,8 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dituzte.
Zehazki, Nafarroako 66 herritako 134 espediente lagunduko dituzte diruz. Diru-laguntzaren %75 Nafarroako Gobernuak emango du eta %25 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF).
Hona hemen diru-laguntzak jasoko dituzte espedienteak, herrian arabera zerrendatuak: 4 Ablitasen, 2 Andosillan, 2 Anuen, 1 Agoitzen, 1 Araitzen, 1 Arroitzen, 1 Arruazun, 7 Artaxonan, 1 Atetzen, 3 Basaburuan, 6 Baztanen, 3 Berbintzanan, 1 Buñuelen, 1 Cabanillasen, 1 Cadreitan, 1 Caparroson, 1 Carcarren, 1 Zarrakaztelun, 1 Cascanten, 1 Cintruenigon, 1 Corellan, 13 Cortesen, 1 Erron, 1 Etxarri-Aranatzen, 7 Faltzesen, 1 Funesen, 1 Galozen, 2 Garraldan, 1 Ibargoitin, 1 Imotzen, 1 Izaban, 1 Itzagaondoan, 1 Lantzen, 1 Lapoblacionen, 2 Larragan, 1 Larraonan eta 1 Larraunen.
Eta horiez gain: 2 Elizagorrian, 1 Leatxen, 1 Lezaunen, 1 Ledean, 1 Los Arcosen, 1 Mendavian, 1 Mendigorrian, 3 Miranda-Argan, 1 Otsagabian, 1 Odietan 1 Oitzen, 7 Erriberrin, 1 Orotz-Betelun, 1 Oteitzan, 2 Azkoienen, 1 Puiun, 1 Erromantzatuan, 1 Saldiasen, 2 Jaitzen, 1 San Martin Unxen, 1 Sartagudan, 1 Sesman, 4 Tafallan, 9 Ultzaman, 2 Urdazubin, 1 Urraulbeitin, 1 Urrotzen, 2 Alesbesen eta 4 Deierrin.
2009an 9,1 milioi euro eman zituzten diru-laguntzetan eta 547 espediente bideratu zituzten. Diru-laguntza horiei esker, 2009n nekazari eta abeltzainek guztira 25 milioi euroko inbertsioak egin zituzten ustiategietan.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa