Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Inbertsioa 32,9 milioi eurokoa da eta Foru Gobernuak %10 jarriko du: 3,2 milioi euro
Sanz Lehendakaria Guardian Glass Navarra enpresaren instalazioetan, Tuteran.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Guardian Glass Navarra enpresaren beira ekoizteko ildo berria inauguratu du; ekoizpen ildo berri horren helburua da beroa eta eguzkia kontrolatzea. Ekitaldira bertaratu dira Guardian Glass enpresako munduko presidentea, Russel Ebeid; enpresaren Tuterako kontseilari ordezkaria, Jean-Luc Morabito; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro; eta Tuterako alkatea, Luis Casado.
Inaugurazioan, Foru Gobernuko Lehendakaria pozik agertu du ekoizpen ildo berriari ekin diotelako. Izan ere, ildo berri horrek energia eraginkortasunaren eta eramangarritasunaren arloko gizarte eskariei erantzuten die eta Nafarroan garapena sustatzen du. Horregatik, eskertu egin dio enpresari Nafarroarekiko daukan konpromisoa, kontuan hartuta garai zailak bizi ditugula.
Halaber, Guardian Glass enpresaren munduko presidenteak azpimarratu du Nafarroak ospe ona daukala energia berriztagarrien ezarpenean eta adierazi du gustura dagoela Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren etengabeko babesarekin.
Sanz Lehendakariak Guardian Glass enpresaren ekoizpen ildo berriaren inaugurazioaren oroitzapen plaka agertu du.
(
irudia handitu
)