Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan 77 pertsona daude giltzurrunaren zain, 10 gibelaren zain eta 3 bihotzaren zain
Kutz kontseilaria Alcer elkartearen informazio-mahaira hurreratu da Emaileen Egun Nazionalean.
(
irudia handitu
)
María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria eta Juan José Unzué Gaztelu Nafarroako transplanteen koordinatzailea Alcer Navarra elkarteak Gaztelu plazan jarri duen mahaira hurreratu dira gaur goizean Nafarroako herritarrei organoak ematea oso garrantzitsua dela azaltzeko, Emaileen Egun Nazionalean.
Gaurko egunean organoak emateko borondatea adierazteko dauden aukerak gogorarazi dira. Zenbait aukera daude: Osasun Departamentura jotzea (Amaya, 2, 3. solairua), Transplanteen Nazio Erakundearen web orrira (www.ont.es), Nafarroako Odol Transfusioen Zentrora edo Alcer Navarra elkartera. Horrez gain, nahi hori Aurretiazko Borondateen Agirian ere adieraz daiteke (www.navarra.es) edo familiakoei edo medikuei esan ahal zaie tratamendu batean murgilduta egonez gero.
Txartelek lekukotza balioa dute, baina horien bidez, pertsona hiltzeko unean inguruan dauden pertsonek organoak emateko nahiaren berri izango dute. Era berean, posible da gorpua zientziarako eta medikuntza ikerketarako ematea. Azken horretarako, Osasun Departamentura edo Espainiako edozein Medikuntza Fakultatera joan daiteke. Datu horiek guztiak Historia Kliniko Informatizatuan gehituko dira.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.