(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burundako euskarari buruzko "Sakanako euskara, Burundako hizkera" lana argitaratu da asteazkena, 2010.eko ekainak 2

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatutako Mendaur bildumaren zortzigarren zenbakia da


Euskarabideak eta Euskaltzaindiak “Sakanako euskara, Burundako hizkera” lana aurkeztu dute gaur. Liburu horretan Burundako hizkeraren ezaugarriak aztertzen dira. 1.000 ale atera dira, 12 euroren truke.

Liburuaren aurkezpenean hurrengo hauek hartu dute parte: Xabier Azanza Arbizu Euskarabideko zuzendari kudeatzailea; Andres Iñigo Ariztegi Euskaldaindiaren Nafarroako ordezkaria; eta Koldo Zuazo Zelaieta lanaren egilea.

Lan honetan, lehenengo eta behin, Burunda ingurura hurbilketa egiten da. Inguru horretan udalerri hauek daude: Altsasu, Bakaiku, Iturmendi, Olatzagutia, Urdiain eta Ziordia. Jarraian, ibarreko hizkeraren ezaugarriak azaltzen dira. Horretarako, fonologia, morfologia eta sintaxia aztertzen dira eta, amaitzeko, analisi dialektologikoa egiten da.

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatutako Mendaur bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma horretan, Foru Komunitateko euskararekin lotutako lanak argitaratzen dira.

Hona hemen Mendaur bilduman argitaratutako beste liburu batzuk: “Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko”, Andres Iñigorena; “Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia”, Pello Salaburu eta Maite Lakarrena; “Luzaideko Euskararen Hiztegia”, Peio Kamino eta Patxi Salaberri Zaratiegirena; “Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia”, Orreaga Ibarra Murillorena; “Erronkari eta Ansoko toponimiaz”, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena; eta “Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa”, Edu Zelaietarena.

Horrez gain, aurten Perpetua Saraguetak idatzitako gutunen azterketa argitaratzea aurreikusita dago, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2010erako oraintsu sinatutako hitzarmenaren arabera.

Koldo Zuazo Zelaieta Eibarren jaio zen 1956an eta dialektologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskararen alderdi desberdinak aztertzen dituzten zenbait artikulu eta liburu argitaratu ditu. Bereziki aipagarriak dira 1997an euskalkiak sailkatzeko egindako ekarpena eta mapa. Gaur egun ere lan hori egiten jarraitzen du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa