(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Belateko zohikaztegia bisitatu du berreskuratze prozesuaren ostean asteartea, 2010.eko ekainak 1

Habitat horretan duela 17.000 urteko sedimentuak pilatzen dira, eta horiei esker, Kuaternarioan klimak eta landarediak izandako bilakaera azter daiteke


Belateko zohikaztegia.

Sanzberro kontseilariak Belateko zohikaztegia bisitatu du berreskuratze prozesuaren ostean. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Ingurumeneko eta Landa Garapeneko kontseilariak gaur goizean Belateko zohikaztegia bisitatu du. Habitat horrek berreskuratze proiektu garrantzitsua izan du Departamentu horrek sustatuta. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren (42.904 euro) eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren (40.000 euro) finantzaketa mistoa izan du, bien artean sinatutako hitzarmena dela bide.

Zohikaztegia hezegunea da, eta bertan hondakin organikoak sedimentatzen dira, masa sortu arte, zohikatza. Belateko zohikaztegia balio natural handiko habitata da, bertan duela 17.000 urteko sedimentuak pilatzen baitira. Beraz, Espainia iparraldeko landarediak Kuaternarioan izandako bilakaera jakiteko funtsezko oinarria da eta iraganeko klima eta landaredia eta gizakiak inguruan izandako inpaktua ezagutzeko artxibo historiko garrantzitsua da.

Bestalde, zohikaztegietako habitetan interes handiko flora espezie ugari egoten dira, batzuk desagertzeko arriskuan daudenak, hala nola Drosera intermedia, Pinguicola lusitanica eta Eriophorum angustifolium. Beste espezie batzuk, aurrekoak besteko bitxiak ez diren arren, mota honetako giroan bakarrik agertzen dira, eta beraz, ez dira oso ohikoak izaten.

Nafarroan dauden 20 zohikatz guneetatik lau bakarrik dira benetako zohikaztegiak (zohikatz pilaketa garrantzitsuekin): Gesaleta eta Baltsagorrieta, duela gutxi aurkitutakoak, eta Belate eta Atxuri ezagunak.

Belaten, pilaketa asimetrikoa da eta hegoaldeko muturrean pilatzen da, 223 cm-ko sakonera hartuz. Berreskuratze proiektuan iragazketa arazoak konpondu dira, horren eraginez ura ez baitzen gelditzen eta zohikaztegia lehortzen ari baitzen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa