(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 6 milioi euroko diru-laguntza eman du alokairuko 207 BOE sustatzeko Erripagainen eta Irurtzunen astelehena, 2010.eko maiatzak 31

207 etxebizitzatik 180 Erripagainen eraikiko dira, eta 27 Irurtzunen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Cogremasa Activos Inmobiliarios SL eta Adania SL eraikuntza-enpresei 5.986.261 euroko diru-laguntza ematea baimendu du babes ofizialeko etxebizitzak alokairu-araubidean sustatzeko. Foru Gobernuaren gastu-konpromiso honek urte arteko izaera du eta etxebizitzaren gehiengo salmenta-prezioaren %33ra arte diruz lagunduko da. Modu horretan, 207 etxebizitza eraikiko dira, horietatik 180 Erripagainen (Iruñea eta Eguesibar udal barrutietan) eta 27 Irurtzunen.


Babes ofizialeko etxebizitzak

Gobernuak alokairuko BOEak diruz-lagundu ditu Erripagainen eta Irurtzunen

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Cogremasa Activos Inmobiliarios SL eta Adania SL eraikuntza-enpresei 5.986.261 euroko diru-laguntza ematea baimendu du babes ofizialeko etxebizitzak alokairu-araubidean sustatzeko. Foru Gobernuaren gastu-konpromiso honek urte arteko izaera du eta etxebizitzaren gehiengo salmenta-prezioaren %33ra arte diruz lagunduko da. Modu horretan, 207 etxebizitza eraikiko dira, horietatik 180 Erripagainen (Iruñea eta Eguesibar udal barrutietan) eta 27 Irurtzunen.

Alokairuko 207 etxebizitza horiek Nafarroako Gobernuak joan den martxoaren 8an onetsitako 137 etxebizitzei gehitu behar zaizkie. Etxebizitzen lehenengo sustapenerako, Nafarroako Gobernuak 3 milioi euroko diru-laguntza eman zion Viviendas de Navarra SA (Vinsa) sozietate publikoari alokairu-erregimenean babes ofizialeko 137 etxebizitza eraikitzeko Iruñean, 82 Buztintxurin eta 55 Arrotxapean.

Gaur onetsitako etxebizitzak

Cogremasa Activos Inmobiliarios SL enpresak babes ofizialeko 132 etxebizitza sustatuko ditu Erripagainen (Iruñea) bi espedientetan: batean 91 etxebizitza sartuko dira, eta bestean, gainerako 41 etxebizitzak. Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua izango dute, eta araubide berezikoak izango dira, alokairukoak, erosteko aukerarekin. Sustatzaileak 4.843.822 euroko diru-laguntza jasoko du, etxebizitzen salmenta-prezioaren %33, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautuko dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuko 59. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erosteko aukera gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa da errentariak gutxienez 5 urte alokairuan egotea. Izapide hori betetzen bada, erosteko aukera gauzatzeko unean BOEari egokitzen zaion gehiengo prezioari bost urte hauetan ordaindutako errenten %20ri dagokion gutxieneko zenbatekoa kenduko zaio. Etxebizitza hauek eskuratu ditzakete gehienez Ondore Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa bider 2,5eko sarrera haztatuak dituzten pertsona guztiek (26.175 euro bikote baten kasuan).

Bestalde, Adaniak 75 etxebizitza eraikitzea planteatu du, 48 Erripagainen eta 27 Irurtzunen, guztiak araubide berezian, babes ofizialekoak eta errentamendura bideratuak, kasuan kasuko garaje eta trastelekuekin. Eraikuntza enpresa honek, etxebizitza horiek sustatzeko 1.142.439 euro jasoko ditu guztira (Erripagaineko etxebizitzen gehieneko salmenta-prezioaren %15 eta Irurtzungo etxebizitzetarako %8).

Etxebizitza hauek eska ditzakete gehienez Ondore Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa bider 2,5eko sarrera haztatuak dituzten pertsona guztiek (26.175 euro bikote baten kasuan).

2010ean kontratua sinatzen duten errentarientzako prezioei dagokienez, eta etxebizitza tipoa 75 m2-ko etxebizitza dela joz, 12 m2-ko garajearekin eta 6 m2-ko trastelekuarekin, alokairuaren kostua 500 euro inguru izango da. Kopuru hori aurreko urteetakoa baino txikiagoa da, moduluaren prezioak %3,17 egin baitu behera. Errentamenduaren balioa txikiagoa izan daiteke diru-laguntzaren bat jasotzen bada, emantzipazioko oinarrizko errenta (210 euro urtean 22.000 euro gordineko sarrerak baino txikiagoak dituzten 22 eta 30 urte bitarteko gazteentzat) edo Nafarroako Gobernuak ematen dituenak, diru-sarreren arabera %25, 50 edo 75ekoak izan daitezkeenak.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa