(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Xavier Mina, sueños de libertad” dokumentalaren Nafarroako estreinaldia sustatu du ostirala, 2010.eko maiatzak 28

INAAC Fundazioak dokumentala Nafarroako telebistetan emateko eskubideak eskuratu ditu eta igande honetan jarriko dute Canal 6 katean


Mina fusilamendu pelotoiarekin, dokumentaleko pasarte batean.

Mina fusilamendu pelotoiarekin, dokumentaleko pasarte batean. ( irudia handitu )

Albert Soleren “Xavier Mina, sueños de libertad” dokumentala maiatzaren 30ean estreinatuko dute Nafarroan, Canal 6 katean, gaueko 22.00etan. Dokumentalean aztertu dituzte Xavier Mina jeneral nafarraren irudia eta hark Espainiako eta Mexikoko Independentzia Gerretan 1808tik 1817ra izandako gertakarietan egindakoak.

Dokumentala filmatu dute atzerrian, estatuan eta Nafarroan, besteak beste Otaon, Labion, Noainen eta Tuteran, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Nafarroako Gobernuak, gainera, INAAC Fundazioaren bitartez, filma Nafarroako telebistetan emateko eskubideak eskuratu ditu (LTD baimena erkidegoko eta tokiko kateetan). 

Dokumentala emango dute, hain zuzen, Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak eta Gobernuaren eledunak Nafarroako telebistei ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko urtero ematen dizkien laguntzen barruan. Dokumental horiez gain beste bi emango dituzte Canal 4 eta popular TV kateetan.

Emanaldiaren ondoren mahai-ingurua egingo dute eta parte hartuko dute Tomas Urzainquik, Xavier Minaren ondorengoak; German Ulzurrunek, kazetari eta Xavier Minaren irudian adituak; eta irakasle, Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari katedradun eta Nafarroako historia politiko eta sozialean aditu den Francisco Miranda.

“Xavier Mina, sueños de libertad” jeneral nafarraren irudiari buruzko dokumentala da. Zaragozaren setioan “El estudiante” esaten zioten eta Kadizko Gorteek aintzatetsitako lehen gerrillaria izan zen. Horrez gain, Goi Aragoiko Lurreko Taldeko kabo, Europako askatasunaren banderaria eta Mexikoko armada independentistako komandante ere izan zen.

Dokumentala 80 minutukoa da eta gidariak, Javier Nartek, Espainiako eta Mexikoko Independentzia Gerretan 1808tik 1817ra izandako gertakari historikoen berri ematen du, anekdoten eta zenbait historialarien azalpenen bitartez.

Dokumentala Fiesta The Movies SL produkzio etxeak ekoiztu du eta Nafarroako hainbat herritan filmatu dute (Otaon, Labion, Noainen eta Tuteran, besteak beste); baita Espainiako, Frantziako, Erresuma Batuko eta Mexikoko zenbait herritan ere. 

“Xavier Mina, sueños de libertad” filmak kritika onak jaso ditu jaialdietan. Mexikoko auditorian aurkeztu zuten eta arrakasta handia lortu zuen; auditorio hori Latinoamerikako handiena da: 100.000 ikusle sartzen dira. Dokumentala eman dute, baita ere, Nafarroako eta Moreliako jaialdietan, Mercadoc jaialdian eta Pantalla de Cristal jaialdian (Mexikoko Emmy sarietan); azken horretan 2009ko dokumental onenaren Pantalla de Cristal saria lortu zuen. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa