Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erregistroak izaera publikoa du eta gaur egun eraikuntza berriko eraikinetara mugatzen da
Roig kontseilaria eraikin publikoen efizientzia energetikoari buruzko ingurumen-kudeaketako mintegia inauguratzeko ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Eraikinetako efizientzia energetikoaren ziurtagirien erregistroa
Erregistro honen bidez erosleei eta erabiltzaileei informazio objektiboa eman nahi zaie eraikinen ezaugarri energetikoak kontuan hartuta. Horrez gain, efizientzia energetiko handiko eraikinak sustatzeari eta energia aurrezteko inbertsioei mesede egin nahi zaie. Erregistroak izaera publiko eta informatiboa du, doakoa eta telematikoa da, eta Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak kudeatzen du navarra.es web orriaren bidez.
Ziurtatzea egiteko, eraikinen prestazio energetikoen aldagai desberdinak baloratu eta konparatu egiten dira, inguratzaile termikoaren, instalazio termikoen eta funtzionamendu- eta okupazio-baldintzen arabera.
Erregistro honetan eraikin batek izena emanda du. Erripagainen eraikitzen ari den BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) etxebizitzen proiektua da, Egues udalerrian, Víctor Lizarraga enpresak sustatuta. C energia-kalifikazioa lortu du, efizientziari dagokionez zazpi mailen arteko hirugarrena.
Eraikin publikoen efizientzia energetikoari buruzko ingurumen-kudeaketako mintegiaren inaugurazio-ekitaldia
(
irudia handitu
)
Ziurtagiri energetikoa
2007tik, eraikuntza berriko eraikin guztiek Espainian energia aurrezteko neurriak eta ziurtagiri energetikoa gehitu behar dituzte. Eraikinaren sustatzaileak edo jabeak efizientzia energetikoaren ziurtagiriak erregistratzeko aurkeztu behar ditu, proiektuarenak zein eraikin amaituarenak eraikuntza berriko eraikinen kasuan, eta 1000 m2-tik gorako azalera erabilgarria duten eraikinen zaharberritzeenak edo eraldaketenak, betiere, azken horien itxituren %25 baino gehiago berritzen bada.
Eraikin baten efizientzia energetikoa ziurtatzeko prozesuaren bidez, eraikinaren proiektuak eta amaitutako eraikinak lortutako efizientzia energetikoaren kalifikazioak egiaztatzen dira, eta hala bada, proiektuaren eta amaitutako eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria lortzen da, hurrenez hurren. Ziurtagiri horiek 10 urterako balio dute gehienez eta ziurtagiriak berritzearen ardura eraikinaren jabeak du.
Ziurtagirietara bildutako datuen bidez eraikinen prestazio energetikoak baloratu eta konparatu daitezke, inguratzaile termikoaren, instalazio termikoen (berogailua, hozketa, aireztapena eta etxeko ur beroa) eta funtzionamendu- eta okupazio-baldintzen arabera.
Efizientzia energetikoaren etiketa baten bidez, etxetresnetan dagoenaren antzekoa, eraikin bakoitzari efizientziaren klase energetiko bat esleitzen zaio: A energiari dagokionez efizienteenak direnentzat eta G efizientziarik txikiena dutenentzat.