(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Aralarko Aingerua hartu du Nafarroako Jauregian asteazkena, 2010.eko apirilak 14

Ospakizun ospetsua egin da irudiak Iruñea bisitatu duelako


Harrera Aralarko irudiari Nafarroako Jauregian

Aralarko irudia Nafarroako Gobernuak hartu du. ( irudia handitu )

Aralarko San Migel Aingeruaren irudia Foru Gobernuak ospakizun ospetsuaren bidez hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian, Aingeruaren irudiak Pazko-egunaren osteko astean instituzio, ikastetxe, parrokia eta Iruñeko beste erakunde batzuetatik egiten duen bisita dela-eta.

San Migelen irudia goizeko 11etan iritsi da Nafarroako Jauregiko ate nagusira, Mikel Garciandia Goñi Aralarko Santutegiko kapilauak eraman du, Nafarroako Ereserkiaren doinua entzuten zen bitartean. Leku horretan Foru Gobernuko kideak zeuden zain, Miguel Sanz Sesma Lehendakaria buru zela, baita beste pertsona asko ere, gehienak Nafarroako Gobernuko funtzionarioak.

Harreraren ostean, prozesio-desfilea egin da ekitaldi ospetsuetan ohikoa den akonpainamenduarekin, hots, arma erregea, mazolariak eta aguaziltxo zuzi-eramaileak. Taldeak errege-eskailerak, oin nagusiko galeria zentralak eta Tronu Aretoa zeharkatu ditu, kaperara iritsi arte. Bertan, Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parokoak eukaristia egin du.

Gobernua eukaristian Nafarroako Jauregiko kaperan.

Gobernua Aralarko San Migelen omenezko eukaristian. ( irudia handitu )

Cañardok Aingeruari eskatu dio “Gobernu honen eta gizatearen pausoak gidatu ditzala guztien ongia eta, batez ere, beharrizan handiena dutenena etengabe bilatzeko”. “Guztien ongiari mesede egiten badiozue, zuen herriaren erdian argia izango zarete”, adierazi du parrokoak.

Erlijio-ospakizunaren ostean, bertaratuek San Migelen irudiak daraman “lignum crucis” erlikia gurtu dute eta Jauregiaren ateraino prozesioan lagundu diote. Leku horretan azken ekitaldia egin da, hots, bertaratuak eta Nafarroa osoa bedeinkatu dira.

Ospakizunaren musika-alderdiaz Iruñeko katedraleko Musika Kapera eta Ganbera Orkestra arduratu da, Aurelio Sagaseta Aríztegui maisuaren zuzendaritzapean. 2010eko Jakobear Urte Santua dela-eta, eukaristian zenbait kantu jakobear interpretatu dira, hala nola “Pelegria naizela” eta “Quand nous partîmes de France”.

Horrez gain, Nafarroako Jauregian sartzean eta irtetean, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak Nafarroako Ereserkia interpretatu du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa