(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta estatuko Gobernuek sinatu dute Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena ostirala, 2010.eko apirilak 9

Hitzarmena Nafarroako Jauregian sinatu dute eta Sanz Presidentea eta Blanco ministroa izan dira ekitaldiko buruak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Administrazio Nagusiak Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Nafarroako Jauregian. Ekitaldiko buruak Miguel Sanz Presidentea eta Jose Blanco Sustapen ministroa izan dira.

Lehendabizi, Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidea eraikitzeko obrei dagokien hitzarmena sinatu dute. Obrak finantzatuko dituzte, hain zuzen, Foru Erkidegoko Administrazioak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) erakunde publikoak.

Sanz Presidentea eta Blanco ministroa.

Sanz Presidentea eta Blanco ministroa izan dira Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko hitzarmenak sinatzeko ekitaldian buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Administrazio Nagusiak Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Nafarroako Jauregian. Ekitaldiko buruak Miguel Sanz Presidentea eta Jose Blanco Sustapen ministroa izan dira.

Lehendabizi, Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidea eraikitzeko obrei dagokien hitzarmena sinatu dute. Obrak finantzatuko dituzte, hain zuzen, Foru Erkidegoko Administrazioak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) erakunde publikoak. Estatuaren aldetik, testua sinatu dute Blanco ministroak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko idazkariorde Juana Maria Lazaro keta ADIF erakundeko presidenteak Antonio Gonzalezek; eta Nafarroako Gobernuaren aldetik bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Albak. 

Gero, Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidean zenbait jarduera egiteko hitzarmena sinatu dute. Jarduera horiek finantzatuko dituzte, hain zuzen, Foru Erkidegoko Administrazioak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta ADIFek. Hala, hitzarmenean zehaztu dute alderdi bakoitzak proiektuan zer erantzukizun izango duen. Kasu horretan, testua Blanco ministroak, Alba kontseilariak eta ADIFeko presidenteak sinatu dute. 


Bi hitzarmenak sinatu dituztenak

Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko hitzarmenak sinatu dituztenak. ( irudia handitu )

Sustapen ministroak esan du hitzarmenak sinatuta “Nafarroako abiadura handiko trenaren helduera blindatu dutela”, eta azpiegitura hori “Kantauri itsasoko ertzetik Mediterraneorako igarobidean aurrerapauso handia” izango dela, “trenbidearen modernizazioaren hasiera".

Blancoren hitzetan, “honaino iristea ez da erraza izan, desadostasun ugariri egin izan baitiegu aurre”. Hala ere, bere burua zoriondu du, data bat jarri eta lortu egin dutelako. Alde horretatik, azaldu du helburua denean biztanleei eskariei eta interesei erantzutea, "desadostasun guztiak gainditzen direla".

Bere aldetik, Sanz Presidenteak nabarmendu du sinatutako hitzarmenek “abantaila handiak” ekarriko dizkiotela Nafarroari; izan ere, abiadura handiko trenbidea "aurreikusi baino urte edo hamarkada batzuk lehenago" jarriko dute martxan eta horrek “aberastasuna, enplegua eta jarduera berriak" sortuko ditu Nafarroan. 

Miguel Sanzek esan du Nafarroako eta estatuko Gobernuen arteko Hitzarmen Ekonomikoa gaur adostutako akordioen oinarria eta esparrua dela. “Hobeagotzea eta Hitzarmen Ekonomikoa errealitate bizi dira, Nafarroan orainari eta geroari aurre egiteko erabilgarriak eta eraginkorrak”.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuko Presidenteak esan du lehenbiziko bi urteetan (2011n eta 2012an) proiekturako jarriko dituzten zenbatekoak 2013. urtetik aurrera jasoko dituztela bueltan, ADIFen eskutik. Formula hori dagoeneko aplikatu dute estatuko ekarpenetan, Gizarte Zerbitzuen Zorroan eta Mendekotasunaren Legean, hain zuzen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Convenio de colaboración para la financiación
Convenio de colaboración para la encomienda
Protocolo de 16 de mayo de 2009
Vídeo promocional

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa