Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Ospitaleak helikopteroentzako behin-behineko azalera egokitu du Larrialdietarako erakinaren obrak amaitu arte
osteguna, 2010.eko apirilak 8
ANEk helikopteroen aireratze eta lurreratze protokoloa ezarri du zentroaren obretan eragozpenik ez eragiteko
Helikopteroa, maniobretan Nafarroako ospitaleko behin-behineko helikopteroentzako azaleran.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Ospitaleko Zuzendariak, María Jesús Calvo Guitián andreak, gaur goizean osasun zentroko behin-behineko helikopteroentzako azalera aurkeztu du, pasa den martxoaren 27tik funtzionamenduan dagoena zentroko Larrialdietarako eraikin berriaren eraikuntza obrak amaitu arte; izan ere, eraikin horren gainean ezarriko da behin-betikoa.
Gaur egun arte eta aipatutako ospitaleko C pabilioiaren eraikuntza obrak direla eta, esku-gartze sanitarioetarako mugiarazten zen helikopteroaren lurrartzea Milucen (Iruñea) izaten zen eta gune horretatik egiten zen osasun zentrorainoko trasladoa anbulantziaz. Orain, behin-behineko helikopteroentzako azalerari esker, trasladoa zuzenean egingo da Larrialdietarako sarrerara.
Helikopteroen aireratze eta lurrartzerako, Nafarroako Emergentzietarako Agentziak (AEN), gailu horien erabileraz arduratzen denak (Nafarroako Gobernuak bi iraunkor ditu, bietako bat medikalizatua, eta errefortzuzko hirugarren bat udarako), jarduera eta segurtasun protokolo espezifikoa prestatu du, aipatutako obrak direla eta.
Horrela, litekeen kasuistika eta jarduteko era zehazten da, obra horietan langileak lanean egon edo ez egoeretarako, garabiaren alderdi mugikorrak (garabi-besoa) gailuaren maniobretan eragozpenik ez eragiteko. Astelehenetik ostiralera eta larunbat eta jaiegunetan jarduteko era zehazten da, kontuan hartuta, langilerik lanean ez bada, garabia nola utzi jakiteko aurreikuspen meteorologikoen arabera, bereziki haize bolada gogorrak aurreikusten badira.
Nafarroako Ospitaleko helikopteroentzako azaleraren kokapenaren ikuspegia.
(
irudia handitu
)
Medikalizatutako helikopteroa garraio sanitario, ospitale arteko edo bestelako kasuetarako erabiltzen da (adibidez, transplanteetarako organoak garraiatzeko), besteak beste, arintasunaren eta sakontasunaren abantailak eskainita leku helezinetara edo klimak edo gauak eragindako mugak dituzten lekuetara heltzeko. Gailuen mobilizazio guztiak SOS Nafarroaren bidez egiten dira.
Helikopteroen erabilera 2009an 2009an, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Emergentzietarako Agentziaren bidez, helikopteroak 580 aldiz mugiarazi zituen, eta horietatik 180 suteak itzaltzeko izan ziren. Beste 93 entrenamenduetarako; 57 azterketa lanetarako; 63 bilaketa eta erreskateetarako; 56 garraio sanitarioetarako; 40 zainketa lanetarako; eta 79 beste jarduera batzuetarako, trafikorako esaterako.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.