(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren programa terapeutikoetan delituen 242 biktimak eta 221 tratu txar emailek parte hartu zuten 2009an osteguna, 2010.eko apirilak 8

Justiziako Gizarte Zerbitzuak delituak jasan dituztenei arreta integrala eskaintzen die eta erasotzaileak birgizarteratzeko neurriak koordinatzen ditu


Nafarroako Gobernuaren programa terapeutikoetan delituen 242 biktimak, gehienak indarkeria jasandako emakumeak, eta 221 tratu txar emailek parte hartu zuten 2009an. Hori, Justiziako Gizarte Zerbitzuaren 2009ko txostenaren arabera. Zerbitzu horrek biktimei doako laguntza eskaintzen die eta atxilotuak errazago birgaitzeko eta birgizarteratzeko neurriak koordinatzen ditu.

Tratu txar emaile horietatik %20ak programa utzi egin zuen (guztira 40: 30 bere kasa, 9 beste leku batzuetara bideratuta eta 5 kanporatuta). Txostenak dionez, portzentaje hori hobetuz doa; izan ere, ikerketa espezializatuetako datuen arabera, tratu txar emaileen erdiak programa terapeutikoak utzi egiten ditu. Gainerako %80tik, %62 urte amaieran programan zegoen oraindik eta %18 (40 lagun) alta hartuta. 

Nafarroako Gobernuak erasotzaileentzako arreta terapeutiko berezi hori 2005ean jarri zuen martxan. Urte hartan 48 gizoni eman zieten arreta eta ordudanik gero eta gehiagok eman dute izena: 2009an 221, lagunek, 2008an baino %64 gehiagok. Horietatik 156 kondena etenda sartu ziren programan (espetxealdi zigorraren ordezko neurria da hori), genero indarkeriaren gaineko lege berriari jarraiki, eta gainerako 65 lagunak beren borondatez. 

Alde horretatik, 158 erasotzailea 2009an hasi ziren: %62 ziren 31 eta 50 urte artekoak, eta %29 ziren 19 eta 30 urte artekoak. Horietatik %53 espainiarrak ziren. Kontuan hartuta Nafarroan biztanleen %11 dela atzerritarra, begien bistakoa da atzerriko erasotzaileen portzentajea bertakoena baino askoz handiagoa dela. Programa anbulatorioan 170 tratu txar emailek parte hartu zuten eta espetxe probintzialekoan 51 lagunek (beren borondatez). Hilero hamahiru lagun sartu ziren programan, batez beste; aurreko urtean sei ziren.

Nafarroako Gobernuak arreta hori finantzatzeko 101.000 euro jarri zituen. Gobernuak lan egiten du Espetxeetako Gizarte Zerbitzuekin eta espetxe probintzialeko tratamendu batzordearekin koordinatuta, Psimae kabinetearen bitartez (kabinete horretan lau psikologo eta psikiatra bat daude). Tratamenduaren helburu orokorrak (banakoak, taldekoak eta bikotearenak) hauek dira: tratu txarrak jaso dituzten emakumeen segurtasuna bermatzea, gerora tratu txarrak prebenitzea, nork bere ekintzen erantzukizuna onartzea, nork bere burua kontrolatzea sustatzea, jasotako heziketaz jabetzea eta komunikatzeko abileziak garatzea. 

Antsietatea gutxitzea

Justiziako Gizarte Zerbitzuak, halaber, 242 delitu biktimei eman zien laguntza terapeutikoa iaz, aurreko urtean baino %8 gehiagori. Horietatik %54 (131) genero indarkeriaren biktimak ziren, 37 bigarren mailako biktimak (indarkeria zuzenean jasan ez arren gertatzen den lekuan dauden eta ondorioak jasaten dituen jendea: eraildako edo abusuak jasandako pertsonen senide zuzenak, adibidez), 41 sexu askatasunaren kontrako indarkeriaren biktimak, 9 etxeko indarkeriaren biktimak eta gainerakoak beste delitu batzuk jasandakoak (lapurretak, erasoak, e.a.). 

2009an 138 biktima sartu ziren programan: horietatik %51 ziren 31 eta 50 urte artekoak eta %30 ziren 18 eta 30 urte artekoak. Adingabeen portzentajea aurreko urtekoaren berbera izan zen: %13. Partaide berri horietatik 84 espainiarrak ziren eta 54 atzerrikoak. Urtero gero eta emakume atzerritar gehiago sartzen dira programa terapeutikoetan. Programa horietarako aurrekontua 139.000 eurokoa izan zen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa