(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Komunikazio-zerbitzuak Pazko-astean (apirilaren 22tik 25era, biak barne) 8ak eta 15ak arteko arreta zerbitzua eskainiko du.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Escena 2010” dantza-programak 12 ikuskizun aurkeztuko ditu Nafarroako 18 udalerritan asteazkena, 2010.eko martxoak 3

“Escena 2010” programa, aurten bere hemeretzigarren edizioa beteko duena, martxoan eta apirilean izango da


Programaren kartela.

Programaren kartela. ( irudia handitu )

Ikuskizunak bilduko ditizten udalerriak ondokoak dira: Ablitas, Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Artika, Barañain, Burlata, Caparroso, Castejon, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Noain, Peralta, Zangotza y Zizur. “Danza Escena” Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako programa da, ikuskizunak izango direneko udalerrien lankidetzarekin.

Programak dantza proposamen zabala eskaintzen du: modernoa, flamenkoa, klasikoa, garaikidea, hip-hop, etab., koreografia bereziekin eta iturri anitzeko gaiekin, batzuk bokazio esperimental handikoak. 

Jaialdi hori garatzeko, Kultura eta Turismo Departamentuak 200.000 euroko aurrekontua eskaini du, ondoko konpainiak kontratatzeko aukera emango duena: Aldanza, Aukeran, Brodas, Dani Pannullo, Dantzaz Konpainia, Maria Donata D´urso, Fueradeleje, Jose Porcel, La Mov, Larumbe Danza, Mudances eta Úrsula López. Orotara, 12 konpainia, batzuk ezagunak publiko nafarrarentzat, programaren aurreko edizioetan hartu baitute parte.

Iaz bezala, tailerrak, goi-mailako klaseak eta dantza-ikastaroak mantenduko dira. Zehazki, eta Pedro Lozanok adierazi bezala, Kultura Ondarearen zuzendari nagusiak, aurtengo edizioak hiru zutabe izango ditu: proposamen desberdinak dituen programazioa; tailerrak eta ikastaroak; eta “Los paisajes coreográficos de la danza” titulua duen erakusketa, arte horren sortzea eta kontzepzio prozesua munduko bestelako leku batzuetan ezagutzeko balioko duena. Erakusketa hori Frantziako Kanpo eta Europar Arazoetako Ministerioak utzitakoa da, eta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan egongo da martxoaren amaieratik aurtengo abuztura arte.

Beste berrikuntzetako bat Kultura Ministerioaren kultura-zerbitzuaren bidez eta Espainian den Frantziako Enbaxadaren bidez datorren muntaia da; martxoaren 12an, 20:30ean izango dena, eta María Donata D´Urso-ren “Disorienta” taldeak jarriko du eszenan. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan gozatu ahal izango da.

Horrez gain, Huarte Zentroak jarduera berri bat hartuko du Eszeba Jaialdian. Apirilaren 10ean, Angles Margarit-en “Mudances” konpainiak 20:30ean jardungo du. Angles Margarit-ek “Hacer y (des)Hacer” erakusketan ere hartuko du parte, eta era horretan, bere emanaldiak bere erakusketan eskaintzen duen ikuspegia osatuko du.

Halaber, Huarte Zentroak ikuskizun propioa prestatu du, apirilaren 29rako, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Zentroko “Kon Moción” talde-tailer esperimentalaren emanaldi izango da.
Dokumentazioa:
ESCENA. programa de actuaciones.doc
Página web de Escena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa