(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gamesari Altsasuko planta ixtearen aurreko alternatibak eskatu dizkio ostirala, 2010.eko otsailak 26

Roig kontseilariak enpresako zuzendaritzari premiazko deialdia egin dio


Nafarroako Gobernuak Gamesari eskatu dio Altsasun palak egiteko duen planta ixteko erabakia berriro ere hausnartu dezala. Erabakia atzo iragarri zuen konpainiak. Gobernuak erabaki horren aurrean alternatibak aurkezteko ere eskatu dio Gamesari, ekoizpen- eta lan-jarduerari eutsi ahal izateko. José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak Gamesako zuzendaritzari “premiazko” deialdia egin dio, eta aldi berean, gerora enpresa-batzordearekin bilera bat egiteko nahia agertu du.

Nafarroako Gobernua harrituta agertu da itxiera-iragarpenaren aurrean eta atsekabea adierazi du Nafarroako planta delako Espainia osoan kontratuak hutsaltzeko erregulazio-espedienteak izango dituen bakarra. Roig kontseilariak gaur goizean enpresako zuzendaritzari gutun bat bidali dio albait azkarren bilera bat egitea eskatuz. Bilera horretan, Foru Administrazioak Gamesari hartutako erabakia aldatzeko aukerarik dagoen galdetuko dio. Gobernuaren ustez, Gamesak itxiera-iragarpenaren aurrean benetako alternatibak aurkeztu behar ditu, instalazioen eta lanaren bideragarritasuna ahalbidetzeko. Ondoren, Roig kontseilaria Enpresa Batzordearekin bilduko da Gamesaren zuzendaritzarekin lehen topaketa egin eta gero sortutako egoera aztertzeko.

Nafarroako Gobernuak iritzi publikoari helarazi nahi dio beharrezkoa dela Gobernu zentralak Espainian energia berriztagarrien aldeko benetako apustua egitea, eta zehatz esanda, sektore eolikoan. Foru Administrazioak esan du zoritxarrez ez dagoela arau eta erregelamendu esparru egonkorrik enpresa-inbertsioari segurtasuna emateko, eta kritikatu du esleipen eolikoaren aurreerregistroa eta ebakuazio eta garraio elektrikoaren sareko mugak benetako galga direla konpainia eolikoetarako, eta horrek eragin negatiboa duela enpresa fabrikatzaileen jardueran eta enpleguan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa