Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Finantza erakundeak 40.000 euro emango ditu eta saria hedatzen eta hautagaiak aukeratzen lagunduko du
Sanz presidenteak bostekoa luzatzen dio Txomin Garcíari akordioa sinatu ostean, Gizarte Gaietako kontseilaria den Isabel García Malo eta Euskadiko Kutxako Nafarroako lurralde zuzendaria den Alfonso García Liberalen aurrean.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, eta Euskadiko Kutxako presidenteak, Txomin García jaunak, lankidetzako akordioa sinatu dute Elkartasunaren Príncipe de Viana Saria babesteko, eta horretarako, finantza erakundeak 40.000 euro emango ditu eta saria hedatzen eta hautagaiak aukeratzen lagunduko du.
Akordioa sinatu ostean, Euskadiko Kutxako presidenteak sari honen deialdian laguntzeko asmoa adierazi du, bere esanetan, “gizarte zuzenagoa lortzeko, proiektuak burutzeko jakituria eta adorea izan duten pertsonek egindako lana hedatzea, globalizazioak gizabanakoen eta herrien ongizatean laguntzen duenekoa”.
Bestalde, Gobernuko Presidenteak adierazi duenez, “Nafarroako Nazioarteko Sarien antolaketa berria eta akordio hau sinatzea aurrera pausu garrantzitsua da Elkartasunaren Sariaren ibilbidea”, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak elkarlanean sustatutakoa 2001etik, “aurrera pausua, sariaren proiekzio eta ospe handiagoa eskainiko duena”.
Akordioan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuaren bidez, eta Euskadiko Kutxako Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak, Elkartasunaren Príncipe de Viana Sariaren antolaketan arituko dira lankidetzan, nazioarteko izaera eta hedapenarekin, Erakunde, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta pertsona fisikoek Garapenerako Nazioarteko Kooperazioan egindako lana aipatzea eta aitortzea duena helburutzat, bereziki Milurteko Garapeneko Helburuak lortzeari dagokionez.
Sariaren kudeaketak eta antolaketak eragindako gastuak 2010eko ediziorako 40.000 eurokoak dira, eta 2010eko edizio horretarako saria, beste 40.000 eurokoa izango da. Euskadiko Kutxak, Sariaren babesle, 40.000 euroko zenbateko emango du, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentura transferituko dituenak, eta azken hori izango da gainontzekoa finantzatuko duena Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura. Sariaren hurrengo deialdietan, Nafarroako Gobernuak zenbatekoak eguneratuko ditu, betiere laugarren klausulan aurreikusitako jarraipen-batzordeak aurretiaz aztertuta.
Euskadiko Kutxak, saria finantzatzeaz gain, sariaren hedapenean eta hautagaien aukeraketan lagunduko du. Bere ordezkaritzan, Epaimahaian kide bat izateko aukera izango du.
Akordioa aplikatzeko, interpretatzeko eta garatzeko, Jarraipen Batzordea eratuko da, ondokoek osatutakoa: alde batetik, Gizarte Gaiak eta Garapenerako Kooperazioko zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzan, eta Zuzendaritza horretara atxikitako teknikari batek, eta bestetik, Euskadiko Kutxako lurralde zuzendariak, erakunde horren ordezkaritzan, eta Lurralde Zuzendaritza horretara atxikitako teknikari batek.