Ikusi egun honetako albiste gehiago
87 egoitzako plaza berriren hitzarmena sinatu da sei udalerritan
ostirala, 2010.eko otsailak 26
Gaur sinatutako akordioekin, Nafarroako Gobernuak gaur egun arte 874 plaza hitzartu ditu mendeko adinekoentzat
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuaren Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, CONCERDEP programaren testuinguruan, 87 egoitzako plaza berri sinatu ditu sei zentrotako arduradunekin, eta ondorioz, mendeko adinekoentzako hitzartutako plazak 874 dira, horietatik 599 sortu berriak.
Hitzartutako plazak ondokoak dira: 8 plaza berri Amescoas Egoitza, 183.018,58 euroko aurrekontuarekin, 2010eko abenduaren 31 arte; 30 plaza berri Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte Adinekoen Egoitzan, 581.014,05 euroko aurrekontuarekin; 9 plaza Andosillako San Sebastián Adinekoen Egoitzan, 151.624,56 euroko aurrekontuarekin; 28 plaza Lodosako Adinekoen Egoitzan, 555.459,32 euroko aurrekontuarekin; 9 plaza Zarrakazteluko Nuestra Señora del Rosario Adinekoen Egoitzan, 167.226,70 euroko aurrekontuarekin, eta 3 plaza Caparrosoko José Ramón Zalduendo Adinekoen Egoitzan, 58.155,55 euroko aurrekontuarekin.
Departamentuak 87 egoitzako plaza horiek hitzartzeko emandako aurrekontua 1.696.499,76 eurokoa da, 2010eko abenduaren 31 arte. 87 plaza horiek 2013 urtera arte mantentzeko baimendutako aurrekontua 5,6 milioi euro ingurukoa da.
87 plaza horietarako sei egoitzarekin sinatutako kontratuekin, jada 874 hitzartutako plaza daude 26 egoitzarekin CONCERDEP programaren testuinguruan, eta horietatik 599 sortu berriak dira," hau da, plaza pribatuetan bizi ziren 599 pertsona denbora horretan plaza publikoa izatera pasatu dira, horrek dakartzan hobekuntza guztiekin, kontseilariak azpimarratu bezala".
.
García Malo kontseilaria egoitzen udalerrietako alkateekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuaren Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, CONCERDEP programaren testuinguruan, 87 egoitzako plaza berri sinatu ditu sei zentrotako arduradunekin, eta ondorioz, mendeko adinekoentzako hitzartutako plazak 874 dira, horietatik 599 sortu berriak.
Hitzartutako plazak ondokoak dira: 8 plaza berri Amescoas Egoitza, 183.018,58 euroko aurrekontuarekin, 2010eko abenduaren 31 arte; 30 plaza berri Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte Adinekoen Egoitzan, 581.014,05 euroko aurrekontuarekin; 9 plaza Andosillako San Sebastián Adinekoen Egoitzan, 151.624,56 euroko aurrekontuarekin; 28 plaza Lodosako Adinekoen Egoitzan, 555.459,32 euroko aurrekontuarekin; 9 plaza Zarrakazteluko Nuestra Señora del Rosario Adinekoen Egoitzan, 167.226,70 euroko aurrekontuarekin, eta 3 plaza Caparrosoko José Ramón Zalduendo Adinekoen Egoitzan, 58.155,55 euroko aurrekontuarekin.
Departamentuak 87 egoitzako plaza horiek hitzartzeko emandako aurrekontua 1.696.499,76 eurokoa da, 2010eko abenduaren 31 arte. 87 plaza horiek 2013 urtera arte mantentzeko baimendutako aurrekontua 5,6 milioi euro ingurukoa da.
87 plaza horietarako sei egoitzarekin sinatutako kontratuekin, jada 874 hitzartutako plaza daude 26 egoitzarekin CONCERDEP programaren testuinguruan, eta horietatik 599 sortu berriak dira, “hau da, plaza pribatuetan bizi ziren 599 pertsona denbora horretan plaza publikoa izatera pasatu dira, horrek dakartzan hobekuntza guztiekin, kontseilariak azpimarratu bezala”.
Nafarroako Gobernuak hitzartutako 874 plaza horiek 2010eko abenduaren31 arte mantentzeko emandako aurrekontua 27 milioi eurotik gorakoa da; bestalde, plaza horiek 2013 urtera arte mantentzeko baimendutako aurrekontua 95 milioi eurotik gorakoa da. García Malo kontseilariak azpimarratu duenez, CONCERDEP programaren testuinguruan, egoitzako plaza publikoak %55 handitu egin dira 2009. Urtean zirenen aldean. Adinekoentzako plazetarako emandako aurrekontua %133 handitu da azken urteetan.
Kontseilariaren esanetan, CONCERDEP programak, okupatutako egoitzako plaza pribatuak plaza publiko bihurtzen direnekoak, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuak plaza horien kostu bere gain hartzea dakar. Bestalde, mendeko pertsonek eurek aukeratutako inguruan mantentzeko desioa betetzen da, “hau da, ez ditugu egoitzaz aldatzen, izan ere, egoitza berean okupatzen duten plaza hitzartzen dugu, betiere zentro hori programara atxiki bada”. Halaber, Gizarte Zerbitzuen karterak ezarritako zerbitzuak eta intentsitateak bermatzen dira. Azkenik, kontseilariak adierazi duenez, “Gizarte Zerbitzuen karteran ere ezarrita dauden irizpideak aplikatzen dira, erabiltzaileenganako arreta zuzena eta egokia bermatzen dutenak”.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Balance CONCERDEP
- Plazas concertadas