Ikusi egun honetako albiste gehiago
Toki entitateentzako 850.000 euroko laguntzak ezarri dira 2011n ibaiak eta trokak hobetzeko
astelehena, 2010.eko otsailak 22
Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro inbertitu zituen 2008an eta 2009an, ibaiertzak lehengoratzeko 70 jardunetan baino gehiagotan
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak gaurko saioan 850.000 euroko gastua baimendu du toki entitateek 2011n ibai eta troketan egiten dituzten jardunak finantzatzeko. Horien bidez, ibai-habitata hobetu eta balizko uholdeen aurrean babesa handitu nahi da.
Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro inbertitu zituen 2008an eta 2009an ibaiertzak lehengoratzeko 70 jardunetan baino gehiagotan.
Nafarroako Gobernuak gaurko saioan 850.000 euroko gastua baimendu du toki entitateek 2011n ibai eta troketan egiten dituzten jardunak finantzatzeko. Horien bidez, ibai-habitata hobetu eta balizko uholdeen aurrean babesa handitu nahi da.
Laguntzen deialdia aurten argitaratuko da (bat aurreratzen da, 2009an egin zen moduan). Modu horretan, toki entitateek urtea amaitu baino lehen eta 2011ko aurrekontuak egin baino lehen jakin ahal izango dute diru-laguntzarik jasoko duten. Era berean, urtarriletik aurrera beharrezko denbora izango dute konfederazio hidrografikoetatik kasuan kasuko baimenak lortzeko eta lanen esleipen-prozesua abiatzeko.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira ibilguen hustutzeko gaitasuna mantentzera bideratutako jardunak, ibaiertzak lehengoratzea eta ibai-habitata hobetzea uholdeen aurrean babesteko, hau da, garbiketak, ura bideratzea, harri-lubetak eta dragatzeak. Jardun horiek Ibaiak Lehengoratzeko Estrategia Nazionalarekin bat datoz.
Laguntzak diruz laguntzeko moduko aurrekontuaren %70i dagozkionak izango dira, eta horren bidez, lanetatik sortutako gastuak, proiektuaren idazketa eta obra-zuzendaritza ordainduko dira, 300.000 euro gehienez, BEZ barne hartuta. Esleipenerako jardunak arriskutsuak eta presakoak diren baloratuko da, baita proposatutako konponbideen eraginkortasuna eta ibaien lehengoratzea ere.
Ia 4 milioi 70 jardunetan
Nafarroako Gobernuak ia 4 milioi euro inbertitu zituen 2008an eta 2009an, ibaiertzak lehengoratzeko eta ekosistemak babesteko 70 jardunetan baino gehiagotan. Kopuru horretatik 2,2 milioi zuzeneko inbertsioak izan ziren, 45 jardun ingurutan, eta 1,7 milioi Nafarroako toki entitateen 25 jardun ingururi zegokien gastuaren %70 finantzatzen laguntzeko erabili zen, toki entitateentzako laguntzen urteroko deialdiaren bidez. Bestalde, toki entitateek gainerako %30 inbertitu zuten, hau da, 700.000 euro.
Beraz, batura osoa 4,7 milioi euro da. Kopuru horri Confederación Hidrográfica del Cantábrico izenekoak Bidasoa ibaiko jardunetan inbertitutako 1,45 milioi euroak gehitu ahal zaizkio. Hiru administrazioen artean 6,15 milioi euro inbertitu dira guztira Nafarroako ibaietan.