Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak 2 milioi euro emango die nekazaritzako kooperatibei makinarian inbertitzeko
astelehena, 2010.eko otsailak 22
Legealdi honetan, sektoreak 14,8 milioi inbertitu ditu eta Foru Gobernuak inbertsio hori diruz lagundu du 4,8 milioi eurorekin
Orotara, 39 kooperatiba izan ziren nekazaritzako makinaria erosteko diru-laguntzen azken deialdiaren onuradunak
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuko kontseilariari 2011. ekitaldirako urte anitzeko 2 milioi euroko gastua hitzartzeko baimena eman dio, nekazaritzako kooperatibek nekazaritzako makinarian egindako inbertsioak diruz laguntzeko, 2010. urteko deialdiari dagokionez.
Akordioan adierazten denez, ziurrenik, 2010. urtean onuradunek hasitako jarduerak 2011. ekitaldian zehar amaituko dira; izan ere, erositako makinaria ereduak oso epe zabaletan ematen eta ordaintzen dira salmenta-erosketa konpromisoa hartzen den datari dagokionez.
Legealdi honetan zehar, nekazaritzako sektoreak orotara 14,8 milioi euro inbertitu dira (4 milioi 2007an; 2,8 milioi 2208an eta 8 milioi 2009an), eta Nafarroako Gobernuak ahalegin hori lagundu du 4,8 milioi eurorekin.
Erraztasunak makinaria berria erosteko
Nafarroa aitzindaria izan zen laguntza mota horiek abian jartzen, nekazaritzako makinaria partekatzen duten nekazaritzako kooperatibei zuzendutakoak. Horien helburua ekipamendu horiek berritzeak eragindako gastuei aurre egitea da, era horretan, nekazaritzako sektoreko baliabideak ekonomizatze aldera; halaber, energia-errendimendu handiagoko makinaria erabiltzea sustatzea eta teknologia handiko ekipamenduak nekazaritzako sektorean sartzea, era horretan, ingurumenarekiko babesa eta lan-arriskuen prebentzioa bermatzeko.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Informeconcesiones2009.xls